Altzako Euskal Jaia

2026, Apirilak 27

euskal-jaia-0

Bizarrain Euskara Elkartea

Apirilak 18an Altzako lehen Euskal Jaia ospatu zen Altzako kaxkoan Altzako jai batzordeak eta Bizarrain euskara  elkarteak antolatuta. Euskara eta euskal kultura indartu, erakutsi eta bizitzeko aukera ederra izan zen; baina , batez ere, Altzako komunitate anitza indartu eta jai giroan euskaraz ongi pasatzeko topa-leku bikaina bihurtu zen.

Egun guztiko jaian hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zen: Goizean, Altza eta sagardoa erakusketa, artisau azoka, pilota partidak, euskal dantzak eta kantujira izan ziren. Arratsaldean, berriz, erakusketak jarraitu zuen; eta boloak, giza-proba, txalaparta, bertsoa, sagardo dastaketa, muxikoak eta Xabi Solanoren kontzertua izan ziren. Gaua borobiltzeko Realaren partida ikusteko aukera izan zen pantaila handian eta DJ Txet-ek jarritako musikarekin gaua luzatu zen.

Zoragarria izan zen lehen Euskal Jai honek altzatarrengan izan zuen harrera, izan ere, egun guztian zehar altzatar mordoa bildu zen bertara eta nabarmentzekoa da goiz goizetik goizeko ordu txikitara izandako giro ederra.

p1055671

Hainbat une eder utzi zizkigun egunak eta zaila da bakar bat aukeratzea, baina hunkigarria izan zen Altzako giza-probaren eskutik Altzatarrek Eñaut Elizalderi eta bere familiari eskainitako tartea eta maitasun adierazpena.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu komunitatearen garrantzia, izan ere, jaia aurrera eramateko  ezinbestekoa izan da Altzako hainbat eragile eta pertsonen laguntza.

Beraz, eskerrik asko zuen ekarpena egin duzuen guztiei: Altzako Historia Mintegia, Jon Serrano, Oihana Latasa, Iban Orbegozo, Iñigo Navarro, Herri Ametsa ikastola, Altza kantuz, Antxon Alfaro, Xabi Lazkano, Eneko Razkin, Isa Pac, Idurre Lopez, Altzatarra k.e., Sagardoa zerbitzatu zutenak, Donostiako musika eskolako trikitilariak, Altzako giza-proba, Garazi Aramendi, Casares kultur etxea, Casa Nao taberna, Anaiak taberna, txutxe denda, Esmeralda taberna eta Ipotx taberna.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»

etiketak


Sarean