Altzako XIII. Naturaldia

2026, Maiatzak 1

naturaldiaDatorren maiatzaren 14an hasiko da Altzako XIII. Naturaldia eta ekainaren 5a arte iraungo du. Tarte horretan bost jarduera izango dira, gehienak publiko guztientzat.

Programazio oparoa izango da aurten eta jarduera gehienak auzoko parkeetan burutuko dira, kultura eta natura uztartuz. Adin guztietarako programazioa ondu da eta auzotarren jakin-mina eta naturarekiko errespetua areagotzea izango da aurtengo ekitaldien xedea, giza sorkuntzari eta irudimenari (hala nola, euskal mitologiari) protagonismoa eskainiz. Jarduera eta tailer guztiak doakoak dira.

Altzako Historia Mintegiak, Plus 55 eta Donostia Kulturak prestatu dute programa. Izen batzuk aipatzearren, Hojarasca natura-elkarteko Aitor Ventureira aditua eta Arantza Martinez Etxarri irakaslea hurbilduko dira Altzara beraien jakintza auzotarrekin partekatzeko.

Egitaraua:

  • Maiatzak 14: “Herrera-Miracruz-Ulia (Interpretazio gunea)-Donostia” pasealdia. Ibilaldia + bi orduko bisita gidatua Ulia Interpretazio Zentroan.

Elkargunea: Herrerako Euskotren geltokian, goizeko 08:30ean. Hizkuntza: elebiduna. Izen-ematea: maiatzaren 4tik aurrera, telefonoz (943351149).

  • Maiatzak 15 eta ekainak 5: “Natura elkarrekin eraikitzen” ikastaro laburra. Sormena garatzeko doako ikastaroa. Arantza Martinez Etxarrik gidatuko ditu bi saioak. Ikastaroaren xedea ipuin labur bat modu kolektiboan sortzea da, naturan murgildurik. Sormena eta hausnarketa sustatzeko tresnak eta metodologiak eskainiko dira, une batez teknologia alboratuz. Ikastaroa bi egunetan zehar egingo da: maiatzak 15 eta ekainak 5.

Lekua eta ordutegia: Larres parkea (edota Tomasene K.E., eguraldia makurra izanez gero), 16:00-20:00. Hizkuntza: euskara (belarriprest! Ikastaroa). Izen-ematea: apirilaren 20tik aurrera, telefonoz (943351149) edo mailez (casareskulturetxea@donostia.eus).  

  • Maiatzak 16: “Azken eguzkilorea” antzezlana Patata Tropikalaren eskutik. Lehen aldiz Altza auzoan, lehen aldiz natura eremu batean.

Lekua eta ordutegia: Larres parkea edo Tomasene K.E. (eguraldia makurra izanez gero),18:30. Hizkuntza: euskara.

  • Maiatzak 25: “Mi amigo el pingüino” (My Penguin Friend, 2024) pelikula. David Shurmannen filma. 98´. Benetako gertaeretan oinarritutakoa.

Lekua eta ordutegia: Tomasene K.E., 17:30. Hizkuntza: gaztelania.

  • Maiatzak 30: “La mitología de los árboles” Hojarasca natura-elkarteko Aitor Ventureira adituaren eskutik. Larratxo parkean zehar txangoa egingo da euskal mitologiaren eta zuhaitzen arteko loturak ezagutzeko. Mitologian aditua den Aitorrek bertaratzen diren pertsonen jakin-mina asebetetzen saiatuko da. Adin guztietarako aproposa den jarduera . 120´.

Elkargunea: Bertsolari Txirrita 2 (jolas parke estalia),11:00. Hizkuntza: gaztelania.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean