Ermita Bidea garbitu!
Gure Bidea elkartea
Gure Bidea elkarteak salatzen du Altzako Ermita aldapan oso zikin dagoela Barenys Promoción de Viviendas enpresak duen lursaila (lantegiaren eta etxeen artean dagoen eremu berdea). Zaborrez gainezka dago, arratoiak nonnahi, jabeak ez duelako tokiari segurtasun eta edertasun publikoko baldintzetan eusteko betebeharrik bete.
Lurzorua eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 203 artikuluaren arabera, Udalaren eginbeharra da baldintza horiek epe jakin batean betetzeko egin behar diren lanak egiteko agintzea. Askotan eskatu izan diogu Udalari eskatzeko jabeari bere lursaila zaindu dezan eta garbi mantendu dezan, kontserbazio egoera egokian, osasun publiko egokiari dagokion moduan.
Hirigintza sailari bidalitako idatziaren bidez, Udalari eskatu diogu eremu hori garbitzeko.
Era berean, jakin nahi dugu zer urrats egin dituen Udalak Barenysek eremua garbi izateko betebeharrari kasu egin diezaion, Hirigintza legearen 203. artikuluak agindutakoaren haritik, zigorrik jarri dion, egikaritze subsidiarioa gauzatu duen, edo aipatutako lursaila desjabetzeko erabakia hartuko duen.
Eskaera eta galdera horiek erregistro bidez helarazi dizkiogu Udalari.




