AltzakoAltxorrak #01 - German Aranburu Cendoya

2026, Azaroak 18

altzako_altxorrak_caratula_radio

Mapa batzuek lekuetara garamatzate. Beste batzuek, aldiz, pertsonengana. Altzan, aztarna utzi duten istorio, oroitzapen eta bizipenez beteriko mapa dugu. Bertan marraztutako bideak jarraituz gero, ezkutuko altxorrak aurkituko ditugu. Altzako Altxorrak. Altzako Altxorrak, gure auzoan aztarna utzi duten pertsonen istorioak ezagutzeko espazioa. Plus 55-ek bultzatutako proiektua, Altzako Historia Mintegiaren babesarekin.
Gaur, German Aranburu Cendoyaren istorioa ezagutuko dugu, Manu Barrenetxea Bujandaren hitzetan. Entzuteko klik egin hemen.

Isabatik Altzara

german-aranburu-dk1

Entzuteko klik egin gainean

1968. urtean, 16 urte nituela, nire lagun Jose Mari Ribak kontatu zidan gure Jesuitak Ikastetxeko irakasle batek, apaiza zenak, eskolan bizitzeari laga ziola eta helbide berria Altzako auzoan finkatu zuela. Hura bisitatzera joatea proposatu zidan. Asko hunkitu ninduen garai hartan ‘apaiz langile’ deitura zuten haietako batekin hitz egiteko aukera izateak. Asko maite genuelako, auzo horretara joatea erabaki genuen berarekin elkartzeko. Nire lagunari kontatu nion nola lau urte lehenago apaiz hori ezagutu nuen:

- Jesuitek 12 urteko ikasleentzat abuztuko oporretan Isabako Belabarze haranean martxan jarritako kanpamentura joan nintzen, non apaiza hura begirale eta arduradun moduan aritzen zen. Egun batean laguntzaile moduan sukaldaritzako lanetan aritzen ginen ikasle batzuengana hurbildu eta gai sozialei buruz gure iritzia eskatu zigun. Gure kezkez hitz egitera animatzen gintuen eta guk esandakoa entzuten jarduten zen. Gaueko sua inguruan eginiko ekitaldietan euskaraz ere kantatzeko ahalegintzen zen, eta “Zergatik galdu itxaropen berriz elkartzeko” abestia irakatsi ere. Kanpamenduaren azken egunean, etxera bueltatuko gintuen autobusean sartzeko garaian eskua luzatu eta agurtu ninduen, adieraziaz: - Kontatu eta kantatu. Euskaraz ere!! Ordutik aurrera, eskolan ni ikusten ninduen bakoitzean hitz haiek mantra moduan errepikatzen zizkidan: “Kontatu, kantatu”.

Igande hartan, 4 urte beranduago, nire lagunarekin Altzara oinez joatea erabaki genuen. Batetik, auzo hartarako autobus zerbitzu onik ez zegoelako eta, bestetik, autobusean ibiltzea helduen gauza zela, ez gazteena, uzten genuelako.

Gogoratzen dut aldapa asko, etsigarriak eta amaigabeak, igo genituela San Pablo parrokiara iritsi arte. Bertan berarekin elkartu ginen.

german-aranburu-c204b-0261Gu ikusteak asko poztu zuen. Altza auzoa erakutsi zigun, bertako leku desberdinetara eramanez. Han heldu berri ziren etorkinentzako egindako etxe-multzoak ikusi genituen. Kanalizazio, oinezkoen espaloi, enparantza eta argiteriarik gabeak. Hura ordenaziorik gabeko auzoa zen eta bertan osasun eta eskola zerbitzuak gutxieneko baldintzetan zeudela azaldu zigun.

Auzo hartan ere euskara berpizteko ahaleginak egiten zituen, bai parrokia elizkizunetan baita ere bere sozial jardunetan ere.

Bere bizilekua erakutsi zigun eta harro zegoen altzari asko auzokideek eman zizkiotelako.

-”Opariak dira. Son de regaliz” harro esan zigun - Jende arruntek eta baliabide gutxikoek eman dizkidate.

Nire lagunak galdetu zionean zergatik auzo pobre eta etxe xume hartara aldatu zen eskolako bere gela eta zerbitzuak utzita, zera erantzun zion:

- Nire bizitzak eskolan ez du zentzurik eta auzo horretan bai ze laguntzen diedan jendearen maitasuna jasotzen dut eta, aldi berean, nire lan ebanjelikoak asetzen nau.

Altza auzo maite horretaz zer egin genezakeen galdatu nionean, honela erantzun zidan:

- Isaban ginela esan nizun: kontatu, kantatu! Gaur berriz ere errepikatzen dizut: Kontatu Altzan ikusi duzun guztia ahal duzun jendeari, horrela jakin dezaten zein egoeratan bizi diren auzo honetako bizilagunak.  Eta ez utzi kantatzeari.

- Agur German Aranburu, esan nion. Horixek baitziren bere izen eta abizenak. German Aranburu - Promesa bat egiten dizut: Ikusi dudana eta irakatsi didazuna kontatuko ditut. Aldentzerakoan “Zergatik galdu itxaropen” kantatzen hasi nintzaion.

Plus 55 bidez, 2026ko irailaren 23ko Altzako Altxorrei buruzko “Giza Liburutegia” ekitaldiaren berri izan nuen, eta bertara inguratu. Rosa Batalla-ren esposizioa amaitu zenean, non trantsizio garaiko mugimendu politiko eta auzokideen gaia azaldu zuen, German Aranburu ezagutu ote zuen galdatu nion.

Baietz erantzun zidan, poz irudia adieraziaz. Berak eta ekitaldian zeuden Altzako beste auzokide batzuek baieztatu zuten Aranburu apaiza hark auzoko jendearentzat lan eder asko egin zuela.

Gaur, irailaren 24a, goizeko bostetan esnatu naiz eta lo egin ezinik altxa, German, zutaz gogoratuz. Zutaz eta zure auzo maiteari buruz idazten hasi naiz.

Amaitu bezain laster, Xabier Leteren “Urepeleko artzaina”-ri eskainitako kanta parodia eginez, “Non hago, zer larretan Altza auzoko German” kantatu dizut.

Esaten dute hildako bati buruz gogoratzeak bere presentzia hurbila mantentzen laguntzen duela, eta une honetan hurbilago sentitzen zaitut. Eskerrik aita Aranburu!!

Manu Barrenetxea Bujanda, Altza-Donostia 2026.09.24

DONOSTIA KULTURA IRRATIAn grabatutako testua. 2026.10.14ean. Irratilaria Telmo Trenor. Altzako Plus 55eko dinamizatzailea Maider Jericó.
Argazkia: German Aranburu erdian (San Pablo parrokia, 1969)

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2026
A A A O O L I
« urr    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean