Argazki-erakusketa Tomasene Kultur Etxean: «Garatzen ari den auzo baten memoria»
Antxon Alfaro
Argazki-erakusketa bat ikusgai egongo da datorren martxora arte Tomasene Kultur Etxean (Altza). «Jose M. Varona» Jubilatuen Elkarteak (Santa Barbara) antolatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko, eta pasa den urrian elkartearen egoitzan egon da.
Argazkiak Altzako Tokiko Bilduman daude jatorriz, eta AHM-Altzako Historia Mintegiaren laguntzarekin bildu dira. Erroteta eta Santa Barbara auzoetara hurbiltzen gaituzte, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ziren bezala. Irudi horien artean badira Félix Iranzok egindako batzuk ere; Iranzo altzatarra argazkilaria zen, eta egungo elkartearen aitzindari den «Aitonak» Jubilatuen Elkartearen sortzailea eta lehen presidentea izan zen.
Erakusketak Donostia Kulturaren babesa du.




