Euskadiko bola-toki txapelketa arrakastatsua Herreran
2002, Ekainak 1
Ekainaren 8an, Euskal Giroa eta Herrera Kirol Elkartearen eskutik Euskadiko Bola-toki Txapelketa ospatu zen. Goizean zehar, lagun arteko giro ezin hobean, 45 bolari aritu ziren lehian txapela eskuratu nahian. Azkenean, Antonio Goenaga altzatarra izan zen sari nagusia etxean geratzea lortu zuena. Bolo jokuak tradizio handiakoa izan da gurean, eta, zorionez, bizirik dirau herreratarren ahaleginari esker (30 haur eta 8 heldu daude federaturik) eta, bereziki, Antonio Goenagari esker, bolatokiak zaintzen egiten duen lanagatik. Bitartean, herreratarrek udalak agindutako behar bezalako bolatoki baten zain jarraitzen dute.