Xabier Arana: “Drogas, legislaciones y alternativas”

2013, Martxoak 22

Iñigo Landa

SAREAK11.pmdAltzan ez dira gutxi 80. hamarkadan drogaren trafikoak eta kontsumoak jotako pertsonak eta familiak. Gure egungo historian oso momentu garrantzitsuak izan ziren haiek zeren, eragin zuten kalteaz areago, auzotarrek asmatu zuten erantzun kolektibo bat ematen, ekipamendu soziokulturalak, heziketa zentroak eta kiroldegiak exijituz drogen fenomeno sozialaren aurre egiteko aukera egokien eta sendoen gisa.
Drogazaletasunaren arazoan bultzatutako salaketa, prebentzio eta tratamendu ekimenak kolektiboak eta anonimoak izan dira neurri handi batean, baina badira izen batzuk ere merezi dutenak aipatzea.

Horietako bat Xabier Arana Berastegi da, Bidebietako gazte altzatarra eta Zuzenbideko ikaslea garai haietan, buru-belarri lanean aritu dena azken hiru hamarkadetan drogen fenomenoaren arloan. Ion Burgiren eta haren eskutik irakurri ahal izan dugu “Altza, Hautsa Kenduz” aldizkarian (behean begiratu) garai horietan bizitutakoa.
Xabier Arana notizia izan azken hilabete honetan “Drogas, legislaciones y alternativas” izenburuko liburua argitaratu duelako, Gakoa Liburuak argitaletxean. Liburuak daraman azpititulu luzeak edukiaren nondik norakoa erakusten digu: “De los discursos de las sentencias sobre el tráfico ilegal de drogas a la necesidad de políticas diferentes”. Edukia bere doktore-tesian oinarrituta dago, “Los discursos de las sentencias sobre el tráfico ilícito de drogas (Audiencia Provincial de San Sebastián, década de los años ochenta)” izenburukoa. Ikerketa honi esker Doktore maila lortu zuen 2011. urtean. Liburua, beraz, adituei zuzendua dago, baina, aldi berean, garai eta gai horretan interesaturik dagoen edonork ere zukua aterako dio.
Zorionak, Xabier, egin duzun guztiagatik, eta zorionekoak gu ondoan zaitugulako.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »

etiketak


Sarean