Altzako bigarren Natur Astea martxan

2014, Martxoak 31

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Iazko Natur Asteak utzitako zapore onak bultzatuta aurten ere Natur Aste berri bat antolatzeari ekin diogu Casares-Tomasene kultur etxearekin batera.

Gosegarri gisa, larunbatean, apirilak 5, joan den hilean eguraldiagatik bertan behera utzitako Mendiolako ibilaldia egingo dugu, Marko Sierraren eskutik (Mirakruz gaina, 9:30). Hiru orduko ibilbide honetan, harria, ura, landaretza eta fauna izango ditugu protagonistak.

Eta astelehenean, “Uliako hegaztiak” erakusketa zabalduko dugu Tomasenen. Larunbatera arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko 5etatik 8etara. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztu dute. Astelehenean bertan, Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideek erakusketaren bisita gidatua egingo dute arratsaldeko 7:30etik aurrera.

Kaioa izango da protagonista asteazkenean. Izan ere, Juan Arizaga biologoak hitzaldi bat eskainiko baitu “Destruyendo mitos sobre nuestras gaviotas”. Hau ere arratsaldeko 7:30ean izango da Tomasenen bertan.

Plaiaundi oso gertu daukagun paradisuko txoko txiki bat da. Plus 55-eko “Altzatik abiatutako ibilbideak” egitarauaren barnean bisitatu izan dugu aurreko urteetan eta Natur Asteaz baliatuko gara aurtengoa egiteko. Hau ostegunean izango da eta Herrerako plazatik abiatuko gara goizeko 9:00etan.

Aurtengo egitarauak dakarren berrikuntza bi egunetako tailer bat da: Habia-kutxak egin eta jarri. Lehen saioa ostiralean izango da, 17:30ean, eta bigarrena larunbatean 11:00etan. Euskaraz izango da eta aurretik izena eman behar da. Sei urtetik gorako haurrek helduen laguntzaz etorri behar dute.

Argazkiko txepetxak Naturari eskainitako aste honetan barruratzera gonbidatzen gaitu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2025
A A A O O L I
« uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean