Herrerako auzoarentzat opari bat

2008, Abenduak 30

HERRIPE Auzo Elkartea

Joan den 19an, ostiralean, Herrerako auzotarrok bilketa bat gehiago egin genuen Bulevarrean. 350 lagun inguru gure karpara hurbildu ziren eta gure protestaren oinarriaren hirigintza baldintzak, bideo eta argazkietan ikusteko aukera izan zuten. Topaketak San Tomas jai giroa izan zuen. Horrela, txistorra pintxoak dastatu ahal izan genituen Herrerako Otxoteak kantatutako bertso aldarrikatsuen fondoa geneukala. Ekitaldia auzoko neska-mutilek eskainitako dantzaldiarekin amaitu zen.

Ekimen honen arrakastak gure itxaropena indartu du. Horren ondorioz, pentsatzen dugu Alkateak batez ere, baina baita ere Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako agintariek, bere esku dauzkaten konponbide neurriak bultzatuko dituztela. Obra hauek ulertezinak dira, bai zuzenean edo komunikabideen bitartez, ikusi dituen edonorentzat. Eraikin erraldoi honek, helburutzat hirigintzako arazoak konpontzea bazuen ere, azken finean guztiz kontrako zerbait sortu du. Herrera suburbio toki latz batean bihurtzea besterik ez du lortu. Obra honekin gure auzoa “La Bella Easo” eredu iraunkor eta kulturalaren antitesian bilakatu dute.

Herrerako auzokideak konbentzituta gaude agintariek, edonork obrak ikusiz gero egingo zuen bezala, bere barruan onartzen dutela egitasmo hau gaizki pentsatua dela, eta konponbidea daukala. Zentzu horretan gure alternatibak ideia onak eskaintzen ditu. Hau onartzeko kontuan hartu behar da Herrerako jendeak soilik bere eskubide eta baldintza bizimoldeak defendatzen dituela, ez dela inoren etsaia, ez agintari ez Altzako beste auzoko biztanleena. Guk, bizi garen lekuak maitatzen ditugu eta bertan duintasunez bizi nahi dugu. Horregatik, ilusioarekin Mari Domingi, Olentzeroa eta Erregeen zain gaude. Eguberrian, agian…

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean