Eutsi aldarrikapenari

2014, Ekainak 10

20140528_200658_redimensionar

Prentsaurrekoa - bideoa

Orain dela bi urte bazirudien Altzan barruti bat sortzeko aukera bat zabaldu behar zela, baina legealdian zehar udal talde politikoek erakutsi dutenaren arabera, agirian geratu da hasierako uste hura funtsik gabekoa zela. Ez dute Altza aintzat hartu nahi; Altzaren historia eta egungo errealitatea zokoratuak mantendu nahi dituzte. Barrutiaren inguruan arduradun politikoek egin dituzten proposamenek argi eta garbi erakusten dute  ez dutela nahi edota ez direla gai funtsezko gaiei heltzeko. Alabaina, ez da gaitzik onik ez dakarrenik. Politikarien eraginkortasun ezak bultzatu gaitu altzatarrak Altzako barrutiaren aldarrikapenean aurrea hartzera. Joan den maiatzaren 28an Altzarako barrutiaren inguruko lan taldeak prentsaurreko eskaini zuen Herreran. Ekimenak komunikabideen jarraipen zabala izan zuen eta, batez ere, Altzako hemezortzi elkarteen babesa jaso zuen. Babes honen handitzea da, hain zuzen ere, barrutiaren aldarrikapenari eusteko eta indartzeko bidea, une honetan barrutia baita deszentralizazioa, parte hartzea eta gure herria aintzat hartzen hasteko bidea.

Blog Altza Barrutia

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean