AHMren batzarra

2015, Apirilak 1

img-20150330-wa0003

Joan den ostegunean, hilak 26, AHMko hogeita zazpi bazkide bildu ginen elkartearen urteko ohiko batzarra ospatzeko. Ohiko gaiaz gain -joan den urteko memoria eta kontuak onartu, eta abar-, aurtengo batzarraren gai nagusia elkartearen etorkizuna izan da, iazko batzarrean hasitako hausnarketari jarraipena emanez. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin, baina alde batetik elkarteak hartu duen neurria eta burutzen dituen jardueren tamaina ikusita eta, bestetik, denbora aurrera doala eta orain arte elkartea gidatu duen taldean erreleborik edo aldaketarik ez dagoela egiaztatuz, etorkizunari begira  kezkaturik gaude.

Jakin badakigu arazo horrek ez daukala konponbide errazik eta gauza bera gertatzen ari dela beste elkarteetan, baina, hala ere, neurri batzuk hartu ditugu egon daitezkeen ondorioei aurre egiteko. Horrela, datorren 2016. urtea erreferentzia bat izango da AHMren ziklo berri bati ekiteko, elkartearen funtzionamendua doituz (kudeaketa eta administrazioa, bazkideak…), aktibitateak berrantolatuz (batzuk itxi, beste batzuk trinkotu edo indartu), eta auto-finantziazioa bilatu diru-laguntzen bidea alboratuz.

2016. urterako ziklo berriaren oinarriak jarri nahi ditugu. Altzaren historiaren arloan egin dugun hogeita hamar urteko bidea ez dugu alferrik galtzen utzi nahi eta aurrera begira altzatar komunitatearen zerbitzura kultur eragile -une honetan 216 bazkide dituena- izaten jarraitu nahi dugu,. Gogoa eta grina baditugu.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean