II. Argazki Rally-a Altzako Naturatik

2016, Otsailak 26

kartel-rally1Datorren igandean martxoak 6an, II. Argazki Rally-a antolatu dugu Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 14 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun 2016ko Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute.

Aurten lehiaketako egun berean, 9:30etatik 10:30etara interesa duten umeentzako argazkigintzari buruzko ikastaro txiki bat emango da, non oinarrizko nozio batzuk azalduko diren. Gainera, parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argitzeko edota argazkiak nola atera azaltzeko.

RalIy-a goizeko 10:00etan Tomasene Kultur Etxean hasiko da; aurretik izen-ematea gomendatzen dugu eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue.

Parte-hartzaileek, naturarekin erlazionatutako argazkien gaiak zein izango diren Rallyaren hasieran idatziz jasoko dute, eta ondoren ingurutik argazkiak ateratzera abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan Tomasene Kultur Etxean prestatuko dugun hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute argazkilariek. Eta 14:00etan amaitutzat emango dugu Rally-a. Parte hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bat e-mailez helbide honetara bidaltzeko:  rallycasares@gmail.com . Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko zenbait partaidek aukeratuko dituzte Natur Asteko argazki erakusketarako argazkiak, A mailakoen (14 urte artekoak) eta B mailakoen (15 urte gorakoak) argazkien artean.

Kamera digitalarekin argazkiak ateratzea gustuko baduzue animatu eta parte hartu. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako, Altzako Historia Mintegiko (Maribel) 649496607 telefonora deitu.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean