Estrategia 2020

2016, Martxoak 20

Ongi ulertu badugu behintzat, Estrategia 2020 izeneko proiektuan burutu den ikerketaren ondorioen arabera altzatarrek hiriko mailarik baxuenak dauzkagu bizi baldintzetan: pobreenak gara eta lehenago hilko gara. Orain konturatu dira hiriko ekialdearen bizi kalitatea ez dela hiriko mendebaldearen parekoa, eta bereizketa hori ustez Altzako Udalerriaren muga igarotzean hasten da, Uliako errepidearen parean.

Eta arduraturik omen daude. Harriturik dirudite. Eta arazoa soilik agirian jartzearekin urrats bat eman dutela uste dute. Bai, jakina, urrats bat da, baina urrats txiki bat, batez ere batzuk urte askotan haiek jakinaren gainean jartzen ahalegindu garela kontuan hartzen badugu. Eta logikoki gai honetan beste behin eman diguten paperaren aurrean ezin dugu ez ikusiarena egin.

Altzan batzuek baliabide ekonomikoak nahikoak ditugu bizitzeko -politikoren baten bat ere bai- eta, ondoan, gainontzeko guztiak gaude, pobreak. Pobreek ez dakite ez atalaseak, mailak eta abarrekoak zer diren. Hitz horiek soilik estatistikak den-dena justifikatzeko erabiltzen dutenentzat balio dute. Beharrean bizi denak zinez moldatzen badaki hilabetea bukatzean oinarrizko guztia ordainduta edukitzeko, oporraldirik gabe, paseotxoak eginez, zinema-areto gutxira joanez, are gutxiago antzokietara. Pobrea izatea, ordea, ez da lotsagarria egokitzen zaionarentzako; benetan lotsagarri geratzen dira egoera hori eragotzi edo arindu ahal izan dutenak eta ez direnak batere saiatu.

Alabaina, ongi baino hobeto badakigu erakundeek zer ez duten egiten. Ez dute aitortzen arazoa estrukturala dela eta arazoari ikuspuntu horretatik heldu behar zaiola. Iraingarria da Altzari buruz pobreziaz, delinkuentziaz eta eskola porrotaz hitz egiten entzutea, egoera hori ulertarazteko nolabaiteko bakardadea, gizarte ohiturak eta antzeko faktoreak erabiliz. Hitzik ez Altzan egin den hirigintza kaltegarriari buruz, non hiriko beste zonaldetan pentsaezinak diren praktikak hemen aplikatzea onartu dituzten. Ez dago ekonomia sustatzeko eta enpresak sortzeko politikarik; Altzan, osasun, ingurugiro, segurtasun, hirigintza eta bestelako ordenantzak ez dira ezartzen ezta errespetatzen ere. Horrek guztiak kalitatea kentzen die gure bizitzari eta hiritar gisa daukagun eskubidea urratzen du.

Gure bizitza laburragoa izango da eta haiena berriz, neurri batean gure kontura, urte batzuk luzeagoa izango da, baina agian horrela lortuko dugu gehiago biziko dituzten urte horiek guztiz luzeak egingo zaizkiela, egin ahal izan dutenaz hausnartzen jarraitzeko denbora izan dezaten.

Javier Hernáez-ek esandako hitzak gureak egiten ditugu: zorionekoak gara Altzan bizitzeagatik, anitza, solidarioa eta indartsua den komunitate batean bizitzeagatik, gure herriaren alde borrokatzeagatik eta, erakundeen axolagabekeriagatik areago, bizilagunekin batera gure bizitokia Estrategia 2020ko partaideak arduratzen dituen aldiriko bazter auzo bat bilakatu ez dadin lan egiteagatik.

Juan Luis Apalategi Erbiti - Elena Arrieta Yarza - Iñigo Landa Ijurko.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean