Nolakoa da amesten edo behar duzun auzoa?

2017, Maiatzak 25

emanhar

Emanhar Elkartea

Mezu honen bidez HERRERA auzoko bizilagunen artean gure bizilekua hobetzeko egingo dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:

NOLAKOA DA AMESTEN edo BEHAR DUZUN AUZOA?

Amets hori identifikatzeko ekintza batzuk egingo ditugu hilabete bukaeran, Oasis Jolasa deiturikoa. Brasiletik datorren metodologia honen bidez auzoko amets kolektiboa identifikatu eta sortzeko pausuak emango ditugu. Ohikoak ez diren eratan, auzoko adin, jatorri eta perspektiba ezberdinetako bizilagunez osatutako jokalari-talde motorea osatuko da: HERRERAKO AUZOTALDEA. Oasis Jolasa bere osotasunean bizituko duten 20 jokalariak, bi astebukaerako parte-hartzearen truk auzotarren indarra batzeko aukera izango dutenak.

Hala eta guztiz ere, auzo osoak parte-hartzeko bi ezinbesteko hitzordu daude ere:

  • Ametsen Topaketa: MAIATZAK 28 IGANDEA, 12:55ean: Herrerako San Luis Gonzaga Plazan bizilagunen ametsak entzuteko aukera izango dugu, eta, aukera probestu nahi izanez gero, gurea partekatzeko ere. Jan-edanak egongo dira, lasaitasunez solastu gaitezen.
  • Ekin eta Ospa!: EKAINAK 3 - 4, 10:00etatik aurrera: Bizilagunen ametsak entzun ostean, horiek bateratzen dituzten ideiak atera eta praktikara eramango ditugu bi egunetako asteburu Auzolan batean. Ospakizun eta guzti! Nola ez ba!

AUZOA auzotarrekin ERAIKITZEN animatzen zara?

Ondo pasatuko dugu.

JOLASTU NAHI?

Informazio gehiago:

  • info@emanhar.org
  • www.emanhar.org
  • 664 178 993 (euskeraz) · 677 662 637 (castellano)

oasislab-herrera

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean