San Luis elizaren eraistea

2018, Azaroak 28

Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.

Bobinan 1972ko azaroaren 23ko data ageri da idatzita, baina daitekeena da pelikula errebelatu zutenaren data izatea, eraispen lanak uztailaren 30 egunaren inguruan egin zirelako.

Pelikulak daukan balio dokumentalaz gain, grabaketaren euskarriak berak ere aipatzea merezi du. Izan ere, aurreneko aldia da Tokiko Bildumara horrelako materiala heldu izana, Super-8 formatuko 15 metroko bobina bat, alegia. Pelikula gordetzeko eta kontserbatzeko gurea toki egokia ez dela iritzita, Euskadiko Filmategiaren esku jartzea erabaki genuen, dohaintza akordio baten bitartez, materiale zinematografiko horren egoera ona bermatzeko giza-baliabide eta baliabide tekniko guztiak eskaintzen duelakoan.  Filmategiak pelikula horren kopia digital bana egin du jatorrizko jabeentzat eta Altzako Tokiko Bildumarentzat, sarrera honetan bertan ikus daitekeena.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean