Altza: Historia y Patrimonio
“Argi eta garbi Altzaren ondarea aberatsa, askotarikoa eta interesgarria da; baina batzuetan ezkutua, gordeta egoten da hirigintza zail eta kaotiko baten atzean”. Beatriz Herrerasen ikerketa gonbite bat da gure inguruan bertan daukagun aberastasuna deskubritzera. Adibide moduan, argazkiko eraikina, bitxia eta nortasun handikoa, Buenavistan zoko-zikin dagoena eta botatzea baino etorkizun hobeagoa merezi duena.

La evolución histórica de Altza se hace patente de manera clara a través de sus vestigios patrimoniales. A través de su trazado urbanístico, de sus caseríos, de sus casas de vecindad, de sus iglesias, de sus fábricas se puede analizar cada una de las épocas históricas que le tocó vivir. Incluso el patrimonio desaparecido nos ayuda a interpretar y a conocer el espacio en el que nos encontramos. Estamos a todas luces ante un patrimonio rico, diverso e interesante; su existencia sin embargo en ocasiones se haya enmascarada, oculta tras un urbanismo difícil y caótico. (gehiago…) »

Joan den azaroaren 20an Casares Kultur Etxean Charo Roquerok, aurtengo beka irabazi duena, hitzaldi bat eman zuen “Emakume altzatarra XVII eta XVIII. mendean”. Publikoaren erantzuna oso ona izan zen eta hitzaldia ere bikaina. Bekaren lanean oinarriturik, gainbegirada zabala eman zion emakumearen bizitzaren arlo ezberdinei: ezkontza, lana, astialdia, eliza… Agirietan azaltzen denatik abiatuz eta zenbait grabadu zahar eta baserri giroko argazki eta irudiak erabiliz, ordubete atsegin eta mamitsuaz goxatzeko parada izan genuen. Hitzaldiarekin batera “Artiga” bildumaren bigarren alea aurkeztu zen, “La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII” izenburua duena eta bekaren gaia osotasunean jasotzen duena. Ehun orrialdeko liburuxka dugu hau eta dagoeneko salgai dago Casares Kultur Etxean 200 pezetetan.
