Ondarea babesteko Plan Berezi bat Altzan

2017, Apirilak 12

armarria-herreraDonostian indarrean dagoen ondarea babesteko Plan Bereziak (HEOBPB) Altzaren antzinako udal barrutian babesten duen elementu kopuru eskasa baino eskasago da: Donostiako 1000 elementutik gora soilik hogeita hamalau nolabaiteko babesa daukate Altzan. Donostiako udalak onartutako planek ez dute Altzaren ondarea babesteko balio izan, aitzitik gure ondarea degradatzen eta desagertzen laguntzeko tresnak izan dira. Ondareak -baserritarra, hiritarra zein industriala- gaur egungo hiritarrok gure historiarekin harremanetan jartzen gaitu eta horregatik Altzarentzat premiazko Plan Berezi bat eskatzen dugu, Altzaren eremutik bere historiaren aztarnak ez daitezen erabat desagertu.

Oraindik garaiz gabiltza, katalogatutako elementu horiez gain, gure artean dauzkagun beste elementu askori merezi duten babesa maila emateko eta, horretarako, idatzi bat luzatu diogu Planaren aldaketaz arduratzen ari den talde teknikoari behin-behineko multzo eta elementu horien zerrenda Planaren berrikuspenean kontuan har dezaten: hirigune historikoak (Altzagaina, Mirakruz, Molinao…), baserriak (Arzak, Espartxo, Marrus…), landetxeak (Iruña, Algarbe…), etxebizitzak (Etxe Merkeak, lorategi-hiria eredukoak…), eraikin industrialak (hiltegia, Luzuriaga, Rich…), bideak (Ermita-Molinao…), eta bestelako ondare elementuak (mugarriak…). Aurrerago Estibausen argitaratuko ditugun artikuluetan zehatzago hitz egingo dugu atal bakoitzaren gainean.

Bizilagunen aldetik eraikitako ondarea zaintzeko nahia agerian geratu da azken urteetan etxebizitzen fatxadak eraberritzeko jabeek -laguntza publikoak tarteko- egin dituzten ahaleginetan. Jabeei eta laguntzei esker gure auzoak duintasunean irabazten ari dira. Ahalegin horiek orain ondare historiko eta soziokulturalera ekarri behar ditugu eta administrazioari dagokio bizilagunei entzun eta behar diren baliabide profesionalak zein legalak ondarearen babesaren zerbitzura jarri, norberaren legezko interesak eta interes orokorra harmonizatuz, berrikuntza eta kontserbazioaren arteko ezbaian irtenbide burudunak eskainiz.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean