Amodio zahar baten berpiztea (Altzako lur maiteari)
Imanol Ostolaza Alcocer “Altzako txepetxa”
Gauerdia zen eta sorginaize eme batek laztanduriko errepide beltza lehor-lehor ikus nezakeen uztailaren gau epel hartan. Ez, ez zegoen, egia esan, zipriztin distiratsuak sartzeko gero, nere irudimenean hainbat aldiz amestutako euri-ttanttak asfaltoaren kontra erauntsika ikusterik. Eta errepidearen bi ertzetako neonargiez gain, diz-diz egiten zidan gauza bakarra (hau ere nere irudimenean, noski) txarolezko txapeloker madarikatuak ziren Intxaurrondoko kuartelaren pare-paretik pasa ginenean, kotxearen abiada ohartzeke azkartuz, eta halabeharrez. Badakizu bihotza, zenbat eta lehenago atzean utzi, hala eta hobe, badaezpada ere! Zure magalean Intxaurrondo izena daukan lur puska eder horretan espainiar gorroto berdez sorturiko minbizigune horrek gauegunero zer nolako tripako mina emango bide dizun ederki asko susmatzen dudan arren, ene Altza gizagaixoa! (gehiago…) »