Artxiboak 2010, Uztailak 15

“Altzako baserriak lehenengo karlistadan”

2010, Uztailak 15

Iñigo Landa

altzakobaserriak

Herri baten historian gogorrak eta gogoan hartzekoak izaten dira gerra garaiak. Altzan, momentu horietako bat lehen karlistada izan zen eta gure artean merezi duen arreta izan du; Charo Roquero historialariak karlisten eta liberalen arteko borrokak gure herrian sortu zituzten kalteak eta ondorioak sakon aztertu zituen “La Primera Guerra Carlista y sus consecuencias (1832-1862)” (Altza, Hautsa Kenduz IV) artikuluan.

Berriki, Joxemi Sanchez-i esker, hobeto ezagutu ditzakegu borrokaldi horiek Altzan eragin zituzten ondorioak. Euskal genealogiaz eta tokiko historiaz arduratzen den Antzinako elkarteak Interneten bitartez argitaratzen duen Antzina aldizkariaren azken zenbakian “Altzako baserriak lehenengo karlistadan” artikulua idatzi du Sanchez-ek. Artikuluan kaltetutako baserriei buruzko informazioa osatzen eta zehazten saiatu da eta, batez ere, datu horiek eskaintzeko modua nabarmendu nahi genuke, baserrien zerrendarekin egin duen taula eta mapa, alegia: baserrien erreferentzia dokumentala, gerra ondoren zeukaten egoera, kiskaliak (”k” hizkiarekin taulan eta puntu horiz mapan), edo txikituak (”t” hizkia eta puntu gorria), gaur egun daukaten izen aldaera, “d” hizkia erabiliz desagertu diren baserrien kasuan, eta baserri bakoitzaren koordenatuak eta kopena mapan eskainiz.

Gaiztarrotarren albuma: parkea

2010, Uztailak 9

Jon Serrano

Gaiztarro familiak bere familiaren albumetik bostehunetik gora argazki kopiatzen utzi digu.

Egin duen ekarpena oso garrantzitsua da, argazki kopurua handia baita eta erakusten dutena ere ikusgarria. Estibausen bitartez argazki sorta honen zati bat aurreratuko dizuegu eta ikusi ahal izango duzue gure irudi-memoria osatzeko garaian argazki sorta honen interesa.

Lehen emanaldi honetan Fausto Gaiztarroren jabetza zen “Bidebieta” orubearen kanpoaldea ikusiko dugu eta aurrerago, palazioaren barrualdea, urbanizazio lanak eta familiako argazkiak.   (gehiago…)  »  

2010 Uztailak 3: Auditz-Akular eguna

2010, Uztailak 3

Altza XXI

Altza y su desarrollo urbanístico caótico

Donostiak Altza udalerria bereganatu zuen 1940. urtean. Anexioaren ondoren kaos urbanistikoa izan da nagusi, eta Donostiaren errentagarritasun ekonomikoa Altzaren garapen orekatuaren gainetik jarri da beti. Gaur egungo politikariek asmo berdinak dituzte.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Uztaila 2010
A A A O O L I
« eka   abu »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»
  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»
  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »

etiketak


Sarean