Artxiboak 2014, Urriak 31

AHMren jarrera Barrutiaren inguruan

2014, Urriak 31

AHM

barrutiaDakizuenez, 2011. urtetik hona gure elkartea buru-belarri aritu da 2005. urtean bide bazterrean geratu zen Altzarentzako barruti baten eskaera berpiztearen alde.

Barrutiaren formulak dituen mugaz jabeturik, horrelako erakunde politiko-administratibo baten sorrera, gure ustez, altzatarrentzat garrantzitsuak diren hainbat eta hainbat gai modu parte hartzaile eta deszentralizatu batez bideratzeko aukera bat izan zitekeen, une honetan existitzen ez dena.

Aldi berean, garbi ikusten genuen horrelako eskaera batek gizartearen ahalik eta babes zabalena eta anitzena eduki behar zuela, eta, gure muga guztiekin, horren bila jardun dugu denbora tarte horretan.

Jakina denez, gure elkartearen lan eremua kultura da, eta gizartea bezalaxe, politikoki anitza. Horregatik, barrutia bezalako gai politiko honetan murgildu ginenean, ez genuen nahi politikak gure jarduera baldintza zezan eta gure parte hartzeari hurrengo udal hauteskunde kanpaina jarri genion epemuga gisa. Oraindik hilabete batzuk falta dira horretarako, baina, itxura denez, talde politikoak honez gero bere mugimenduak egiten hasi dira aipatutako hauteskundeei begira eta dagoeneko ikusi dugu barrutiaren gaia enfrentamendurako erabiliko dela. Ondorioz, eszenatoki politikotik aldenduko gara.

  (gehiago…)  »  

Gure kaleen euskarazko izenen inguruan

2014, Urriak 14

Iñigo Landa

lau-haizetaAzken udalbatzaren gai zerrendan “Hiriko kale batzuei euskarazko izena ematea” izenburuko puntua zegoen batzarraren onarpenaren zain, baina hain juxtu honen inguruan sortutako ika-mika izan zela medio, bertan behera geratu zen batzarra. Gertatutakoa adierazgarria da, beste behin agirian uzten baititu eguneroko herrigintzan dauzkagun keriak. Zer erabakitzen den eta erabakiak nola hartzen diren, hortxe arazoaren gakoa. Gu ere ez gaude ados hartutako eta hartu nahi diren zenbait erabakirekin, -ezta hartu diren moduarekin, baina hori beste baterako utziko dugu-, eta ohar hauen bitartez gure arrazoiak plazaratu nahi ditugu.

“Casanao” izenarekin hasita, udal gobernuak “Kasanao” idazkera onartu nahi du eta sozialistek emendakina aurkeztu zuten ‘gaztelaniazko Casa Nao” mantentzearen alde. Casanao Erdi Arotik ezagutzen dugun etxe izena eta abizena da eta bere esanahia garbia da: etxe berria. Casanao idazkerak gaskoi itxura du, -’Molinao’ bezalaxe-, baina XVIII. mendera arte ez da finkatu erabilera hori eta ordurarte ohikoena Casanueva izan da (’Casanova’ ere bi alditan agertzen zaigu). Hortaz, udaletxeko zerrendetan agertu izan diren ‘Casa Nao’, ‘Casas Nao’ eta ‘Nao-Etxe’ desegokiak izan dira, eta oraingo zerrendan onartu nahi duten ‘Kasanao’ ere bai. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak 1998. urtean onartutako “Donostia Hiriko izendegia. Irizpideak eta erabiltzeko arauak” dokumentuan, 3. orrialdean, forma ihartutzat hartzen du toponimo hau eta espreski aipatzen du ‘Casanao’ grafiarekin.   (gehiago…)  »  

Orain dela… 30 urte: Altzako Udaberriko I. Herri Krosa

2014, Urriak 1

“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.

Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.

Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.

Estibaus

Atalak

Urria 2014
A A A O O L I
« ira   Aza »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean