Artxiboak 2015, Martxoak 25

HERRERA HHI 25 urteurrena. Zatoz!

2015, Martxoak 25

epa-hhi

CEPA HERRERA HHI

HHI HERRERAk urteak bete dituela eta ospakizunetan murgilduta dirau, 25 urteko iraupena hain zuzen, eta merezi duen bezala ospatu nahi du, ZUREKIN eta ZURETZAKO.

Baina, urtebetetze festa honetarako, zure laguntza eskatzen dizugu.

Badakigu emango diguzuela, bakoitzak bere modu eta eran, eta horregatik gauza zehatz batzuk eskatuko genizkizueke:

  • Maiatzaren 25etik 29ra antolatuta izango diren ekintzetan parte hartzea.
  • Bertan izan dituzun bizipenen argazkiak edota dokumentuak ekartzea, atzera begirada bat izango den erakusketa bat antolatuko baitugu.
  • Ahal duzun heinean antola daitekeen edozertan esku bat botatzea.
  • Ezagutzen dituzun ohiko ikasleen artean berri hau hedatzea.

Badira hauek ekitaldi batzuen aurre-ideiak, denon artean bihotzekoak bilaka ditzagun esperantzan.

GOGORATU: Zure argazki eta materialak emateko jar zaitez IGONE AMESTI irakasle eta Liburutegi eta Eskolaz Kanpoko ekintzen arduradunarekin.

Osteguna aldizkaria

2015, Martxoak 11

AA.VV. OSTEGUNA Auzo Elkartea

osteguna-lehen-orrialdeaOSTEGUNA aldizkariak aurten, informazioa aberasteko asmoz, Larratxoko talde eta bizilagunen ekarpenak jaso ditu.

Batzuentzat “txikikeriak” izan arren, guretzat ezinbestekoak diren alorrak landu ditugu, gure egunerokotasunean bete-betean eragiten baitigute. Zailtasunei beti aurre egin dio Larratxok eta oraingoan ere halaxe egingo du Auzoak.

Osteguna Elkartean edozein iritzi jasotzeko prest gaude, gure Auzoa hobetzeko asmoz. Zenbaki honetan ohartuko zaretenez, Larratxoko aferak kudeatzeko orduan udalarekiko harremana korapilatsua da.

Aldizkaria buzoneatu egiten da auzoan eta beste lekuetara ere helarazten eta banatzen da: elkarteetan, Herrerako zenbait lekutan, Haur Liburutegian, Casares kultur etxean, eta baita alkateari, zinegotziei eta udal teknikariei ere bidaltzen zaie.

Aldizkaria deskargatzeko klik egin lotura honetan.

Argazki Rallya Altzako Naturatik

2015, Martxoak 1

kartel-rallyHurrengo larunbatean, martxoak 7, Altzako Naturan barrena Argazki Rally-a antolatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 15 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute. Larunbatean goizeko 10:00etan Casares Kultur Etxean elkartuko gara; aurretik izen-ematea gomendatzen dugu eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue. Parte-hartzaileek, Naturarekin erlazionatutako argazkien gaiak zein izango diren Rallyaren hasieran idatziz jasoko dute, eta ondoren ingurutik argazkiak ateratzera abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan Tomasene Kultur Etxean prestatuko dugun hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute argazkilariek. Eta 13:30etan amaitutzat emango dugu Rally-a. Parte hartzaileek astebeteko epea izango dute gai bakoitzeko argazki bat e-mailez helbide honetara bidaltzeko: casareskulturetxea@donostia.org. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko zenbait partaidek aukeratuko dituzte Natur Asteko argazki erakusketarako argazkiak, A mailakoen (15 urte artekoak) eta B mailakoen (15 urte gorakoak) argazkien artean.

Kamera digitalarekin edo telefono bidez argazkiak ateratzea gustuko baduzue animatu eta parte hartu. Edozein zalantza edo argibide gehiagorako, Altzako Historia Mintegiko (Maribel) 649496607 telefonora deitu.

Estibaus

Atalak

Martxoa 2015
A A A O O L I
« ots   api »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean