(Documento presentado junto a la EBAR Herrera por Maribel Manzano en el paseo “Txingurri hor dago / Destapando Txingurri” organizado por AHM el pasado 16 de junio de 2018.)
Desde 1997 hasta julio de 2005, fecha en que entró en servicio la EDAR de Loiola, en esta Estación de Bombeo de Aguas Residuales (EBAR) se concentraban, por un lado, las aguas residuales de Oiartzun, Errenteria y Pasaia Este, que llegan a la Estación a través de una tubería de hormigón de 1.200 mm de diámetro; y, por otra parte, los vertidos de los barrios de Altza, Herrera, Larratxo e Intxaurrondo conducidos a través del Colector Txingurri, y los de Gomistegi y Bidebieta, que llegaban por gravedad a través de una conducción de hormigón de 1.298 m; y finalmente los procedentes de Pasajes San Pedro mediante una conducción de hormigón de 984 m de longitud. (gehiago…) »
Txingurri Herrerako erreka nagusiaren izena da; gaur egun ia bere ibilgu osoan estalirik dago. Bi kilometro eta erdiko luzera dauka eta bere baitan 330 ha-ko lur azaleko ura biltzen du, punturik altuenak Altzagaina (93 m), Ametzagaina (118 m), Lizardi (69m ) eta Mirakruz Gaina (50 m) direlarik. Larratxo-erreka, Buztintxulo-erreka eta Siustegi-erreka ditu adarrik nagusiak.
Errekaren gaur egungo izena, gainontzeko erreka-adarrenak bezalaxe, errekaren ondoan dagoen baserriaren izenetik dator: Txingurri edo Txingurriyane. Izen hau, bestalde, herrikoia da eta azken mendean gutxienez XVI. mendetik dokumentatuta dagoen Errotazar etxe eta errota izendatzeko erabili den izengoitia da.
Erreka, azken ehun eta berrogeita hamar urteetan garatutako industrializazioaren ondorioz, ia bere osotasunean bideratuta edota lurperatuta geratu da. Bakarrik bi zatitan ikus ahal izango dugu ura mugimenduan, bata Teran lantegiaren ondoan, jabetza pribatuko 80 metroko zati txiki batean, eta bestea Larratxo errekaren goialdean, gaur egungo parkearen barruan. Erreka estalirik, ez ikustearekin batera ahaztea dator eta hauxe da, hain zuzen ere, egingo dugun paseotxoaren asmoa, hau da, Txingurri estalgabetu eta, bere inguruan bizi zirenen lekukotzaren bitartez, zegoen bizitza hura argitara ekarri. Ibilbidean zehar, iragana gogoratzeaz gain, egungo eta etorkizuneko bizimoduan urak duen garrantzia ere nabarmendu nahi dugu, harekiko arduratsu eta eginbidetsu joka dezagun.
Euskal Giroa Elkartea
Datorren igandean, ekainak 17, Donostiako III. Boilur Azoka ospatuko da Herreran, goizeko 10:30etik 15:00ak arte. Azokan gazta, olioa, perretxikoak, gatza, arroza, boilurrari buruzko liburuak eta abar aurkituko ditu bisitariak. Aldi berean, Donostiako boilurrez ondutako II. Gazta Txapelketa ospatuko da. Azokan parte hartuko duten ekoizleak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Iparraide, Burgos. Rioja, Teruel, Huesca, Soria, Zamora, eta Landetatik etorriko dira. Antolatzailea Euskal Giroa Elkartea da, Herrera K.E. eta Herrerako Jai Batzordearen babesarekin. (gehiago…) »
Datorren larunbaterako, hilak 16, Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores Gaztelekuarekin elkarlanean, paseo bat prestatu dugu Herreran barrena, “Txingurri hor dago / Destapando Txingurri” izenburupean. Protagonista Herrerako erreka izango da, beraz.
Erreka, azken ehun eta berrogeita hamar urteetan garatutako industrializazioaren ondorioz, ia bere osotasunean bideratuta eta lurperatuta geratu da. Bakarrik bi zatitan ikus ahal izango dugu ura mugimenduan. Bata Teran lantegiaren ondoan, jabetza pribatuko 80 metroko zati txiki batean, eta, bestea, Larratxo errekaren goialdean, gaur egungo parkearen barruan.
Erreka estalirik, ez ikustearekin batera ahaztea dator eta hauxe da, hain zuzen, egingo dugun paseotxoaren asmoa, hau da, Txingurri estalgabetu eta, bere inguruan bizi zirenen lekukotzaren bitartez, zegoen bizitza hura argitara ekarri.
Ibilbidean zehar, iragana gogoratzeaz gain, egungo eta etorkizuneko bizimoduan urak duen garrantzia ere nabarmendu nahi dugu, harekiko arduratsu eta eginbidetsu joka dezagun.
Goizeko 10etan abiatuko gara, Kontadoresetik, eta izena aurretik eman behar da (943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus).
Joan den maiatzaren 25ean Tomasenen egindako Rallyaren sari banaketarekin amaitu zen aurtengo Naturaldia.
Hona hemen egindako hainbat jardueren argazki erreportajeak:
Altzako Historia Mintegia