80 urteko anexioa: aitormena

2020, Maiatzak 20

altzako-udalbatzakAurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar zezan. Udalak memoria historikoari buruz esaten duena baino ez du bete behar, baita Altzan ere. Gutxienez plaka xume bat jartzeko keinua egin dezake, zinegotzi haiek lan egin zuten udaletxean herriaren zerbitzura eman zutenaren aitormen gisa.

Haien izenak gogoratzeko, Altzako Udalak 1937ko martxotik uztailera bitartean emandako informazioak jasotzen dituen espedientea erabiliko dugu, gobernadore zibilak eskatuta eta Ondasunak Konfiskatzeko Batzordeari bideratuta. (1)

1937ko martxoan Gobernu Zibilak bidali zuen zirkularrean, hamabi pertsona-talde ezarri ziren haien aurrekariak eskatzeko, eta, zehazki, bederatzigarrenean honela aipatzen ditu “Todas las personas que a partir de Febrero de 1.936 hayan desempeñado cargos públicos en representación de los aludidos Partidos”. Altzako alkateak “kargu publikoen zerrenda” batekin erantzun du labur-labur, 1936ko martxoaren 8an Intxaurrondon egindako ekitaldi ofiziala erreferentziatzat hartuta. Ekitaldi horretan, Manuel Azaña Errepublikako presidentearen izena zuen kale-plaka, ezezagun batzuek lapurtutakoa, berrezartzen zen:

“Los concejales del 14 de Abril que abandonaron sus puestos antes de Octubre de 1934 fueron repuestos por el Frente Popular el día 23 de Febrero de 1936 y asistieron a la colocación de la placa de Manuel Azaña a una calle.

Pedro Ayesta
José Juanes
Pablo Landa
Juan Iriarte
José Manuel Beretarbide

Altza 7 de Julio de 1937. El Alcalde”

Ayesta alkatea independentea zen, Iriarte Izquierda Republicanakoa, eta Juanes, Landa eta Beretarbide Eusko Alderdi Jeltzalekoak.

Geroago, gobernadoreak telegrama berri bat bidaltzen du, aurreko mezuaren ildo beretik:

“Sin perjuicio cumplimentar el telegrama que le dirigí el día 4 del corriente sírvase antes del jueves de la semana próxima día 15 remitir relación de nombres de Alcaldes y concejales de los ayuntamientos que no hubiesen renunciado de su cargos durante el dominio rojo, miembros de los comisionados políticos directivos provinciales y locales de los partidos del Frente Popular y Nacionalista Vasco y organizaciones obreras y sindicales adictos a los mismos; directivos de batzoquis y centro del Frente Popular; Jefes de las milicias, directores de cárceles.”

Oraingo honetan, Alkatetzak emandako informazioa zehatzagoa da eta altxamendua babestu zuten eskuineko zinegotzi independenteak eta tradizionalistak barne hartzen ditu. Honela dio:

“RELACIÓN DE ALCALDES Y CONCEJALES. Desde el 23 de Febrero del pasado año, fecha en que se constituyó el llamado Frente Popular dejaron de acudir totalmente los Sres. Concejales Ricardo Tejada, Gaspar Cardona y José Juanes. EI primero de esto, desde principios del año 1934 dejó totalmente de asistir al Ayuntamiento habiendo renunciado a su cargo, según se desprende de lo que consta en el acta de la sesión del 31 de mes de marzo del mismo año. El señor Cardona no acudió desde la fecha de 23 de Febrero (2) y en cuanto afecta al Sr. Juanes, tan solo asistió alternativamente hasta el 6 de Mayo del mencionado año.

El resto de la Corporación de esta Villa la componían los Sres. Pedro Ayesta, Pablo Landa, José Casares, José Beretarbide, José Iruretagoyena, Felipe Zurutuza (fallecido), Juan Iriarte, Manuel Sasiain. Como dato aclaratorio se hace constar que por el entonces Gobernador Sr. Ortega, el Sr. Ayesta entonces Alcalde fue relavado de su puesto haciéndose cargo de la Alcaldía hasta la llegada de las fuerzas Nacionales el Sr. Iriarte.”

1931ko apirilean aukeratutako korporaziok Altza Herriko udal-bizitza kudeatu zuen bost urtez, hainbat eten izan zituela II. Errepublikaren bilakaera politikoak baldintzatuta: kargutik kendu zituzten 1932ko urritik 1934ko maiatzera, eta gobernuak izendatutako ezkerreko kudeatze batzorde batek ordezkatu zituen; 1934ko irailetik 1936ko otsailera bitartean, eskuineko kudeatze batzorde batek ordezkatu zituen; eta frankistek Altza hartu ondoren, bulego administratibo bat mantendu zuten Bilbon, harik eta hiria 1937ko ekainean erori zen arte. (3)

Erreferentziak:

  1. Altzako Artxiboa (Donostiako Udal Artxiboa), 15-01. Kargu publikoen zerrenda horiez gain, espedienteak erakunde politikoetako kideei eta haien jarduerei buruzko informazioa jasotzen du, bai eta txostenak idazteko erabilitako zirriborroak ere. (Hemen klikatu dokumentu osorako eta hemen transkripziorako.)
  2. Gaspar Cardona Izquierda Republicana alderdiko zinegotzi hautatua izan zen 1931n, eta Errepublika garaiko korporazio guztietan parte hartu zuen, ezkerrekoetan zein eskuinekoetan.
  3. Ikus sarrera honekin batera doan koadro kronologikoa. Historia altzatarraren aldi honetarako, ikus CEREZO BASELGA, Aitor: “II. Errepublika Altzan udaletxeko akten bidez“, In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 71-115 orr.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean