80 urteko anexioa: erantzukizun saihestezina

2020, Martxoak 20

01-corporacion-1931

Aizkora bat izan bazen duela laurogei urte Donostiako udalak Altzaren anexioa sinbolizatzeko aukeratu zuen objektua, hondeamakina baten irudiak, era berean, oso ondo adieraz lezake Altzaren patua zer izan den anexioko laurogei urte ondoren, alderdi bakarreko berrogei urteren eta alderdi anitzeko beste hainbaten ondoren.

Pintzelkada pare bat baino ez koadro hau margotzeko. Hasierako etxe eta auzune eraikuntza desordenatu eta kaotikoaren ondoren, eraikigarritasuna zigorrik gabe gainditzen zuten dorre-auzoak etorri ziren, eta, gaur egun, etorkizunari begira, hirigintzako megaproiektuen planak (Auditz-Akular, Landarro, Antondegi) nagusi dira.

Azken krisi ekonomikoaren ondorioz, oraingoz plan horiek bertan behera utzita, orain zementuaren negozioari gehiago zukua ateratzen ari dira, planoan aurkitzen duten tarte orotan blokeak eraikiz.

Datu demografiko xume batek ederki adieraz diezaguke Altzaren eraldaketa hori: anexioaren urtean, Donostiak zituen 95.000 biztanletik 7.000 Altzari zegozkion, biztanleriaren % 7,45. Gaur egun, 2015ean, Altza historikoko auzoek, 44.900 biztanle inguru biltzen ditu, hiriko % 24,2. Hau da, laurogei urtean, Donostiak biztanleria bikoiztu baino ez du egin; Altzak, berriz, 6 eta erdiz biderkatu du. Horrek Altza Gipuzkoako hirugarren hiria bihurtuko luke independentea balitz.

Klase aski dirudun batentzat pentsatutako hiri esklusibo honen planetan, Altzaren espazio historikoari funtzio periferikoa eta bizitegi-funtzioa esleitu diote arlo ekonomikoan zein sozialean. Baita osasun arloan eta ekologian ere. “Hondeamakina” k etengabe lan egin du altzatarren lurzoruan, hirigunean zein, batez ere, baserri gunean, eskualdeko hiri-hondakin eta industria-hondakin kutsagarrien biltegia izan dadin: Altzako kiroldegia (amiantoa), San Markos (zabortegia), Amoreder (papergintza), Putzueta (siderurgikoak), Merkader (hondakindegia), Marrus (amiantoa).

Baina udaleko “hondeamakina” ez da mugatu altzatarren ingurune fisikoa modu traumatiko batean eraldatzera, baizik eta, gogo berarekin, altzatarren ondare historiko zein kulturala eta haren Historia desagerraraztera emana da. Eta erakusteko, botoi bat, anexioaren 80. urteurrenaren harira. Donostiako Udalak Gerra Zibila galdu zutenentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ari den garai hauetan, Memoria Historikoaren arlo honetan, udal horrek lurra botatzen jarraitzen du frankistek ireki eta betiko itxi nahi izan zuten hobiaren gainean.

Tragedia hartako biktimei omenaldi eta errekonozimendu publikoak sustatzen dituen aldi berean, egungo korporazioak, Franco hil zenetik egon diren gainontzekoak bezala, 1931n udal korporazioa osatzeko demokratikoki hautatuak izan ziren Altzako ordezkari politikoei omenaldia eta errekonozimendua ukatzen die eta ahanzturan uzten ditu nahita. Frankistak nagusitu zirenean Altzan, 1936ko irailean, udalbatza hura errepresaliatu eta diktadurak izendatutako beste udalbatzekin ordezkatu zuen, hiru urte pasa ondoren Altza Herria Donostiaren esku utzi zutena.

Donostiako Udalaren esku dago zinegotzi altzatar horien umiliazioa eta samina konpontzea eta ahanzturatik atera eta duintasuna itzuliko dien aitormen-keinu bat izatea. Bada garaia makurrak zuzentzeko. Udalak ezin du bere erantzukizuna saihestu.

udalbatza-1931

aitona-udala

Altzako udalbatza aurreskua datzatzen plazan (1931)

Etiketak: , ,

2 iruzkin

  1. Roberto Otero Huarte

    Egun on.
    Que verdades históricas enraizada en la memoria pasada y contemporánea. No hubo reparación, ni reconocimiento. No interesa a las clases políticas, que dan su aprobación a la masificación descontrolada, de buena parte de la población, dirigida por los intereses económicos de algunos poderes, personajes, que siempre están por detrás de las tomas de decisiones que afectan a gran parte de la ciudadanía. El pueblo tiene en sus manos la posibilidad de modificar, mejorar su entorno y no vivir en “cajones” apilados, a espacios suficientes para simplemente respirar más sano y esparcirse. Los responsables políticos, toman decisiones que nos influyen directamente en nuestras vidas. Nos engañan con una equivocada participación ciudadana. Con sus normativas, aprobadas de forma unilateral; aplicadas a los Agentes Sociales que son, no más que Asociaciones, personas que se asocian de forma legal para mejorar muchos aspectos de nuestras vidas.
    Con la situación delicada y seria que nos toca vivir, con la ralentización de nuestras vidas, sin olvidar el sufrimiento de muchas personas, espero dé pie a la reflexión, en muchos aspectos humanos, sociales, etc…
    Agradecido por el cumplimiento, más allá de su deber a muchas mujeres y muchos hombres, en la lucha que nos toca vivir hoy día.

    Un saludo
    Agur

    Roberto

    P. D.
    Mi redacción deja que desear por haber sido criado en otro país. Son algunos sentimientos expresados, con una experiencia de 28 años en asociacionismo de interés público.

  2. Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena

    [...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar zezan. Udalak memoria historikoari buruz esaten duena baino ez du bete behar, baita Altzan ere. Gutxienez plaka xume bat jartzeko keinua egin dezake, zinegotzi haiek lan egin zuten udaletxean herriaren zerbitzura eman zutenaren aitormen gisa. [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean