Altzako ahozko historiak koloreztatzeko lehen koadernoa

2020, Uztailak 8

koloreztatzeko

Nahia Delgado de Frutos

Azken hilabeteak osasun egoeraren ondorioz zalantzaz eta aldaketaz beteta egon dira. Txikienak ez dira ikasgeletara itzuli eta oraindik ez dago argi datorren ikasturtea nola planteatuko den, dena normaltasunera itzuliko den edo aurrez aurreko eskolak online formatuarekin uztartu beharko diren.

Hala ere, hurrengo ikasturtea hasi baino lehen, uda osoa dugu aurretik inguruan dugun jendearekin gozatzeko eta bizipenak partekatzeko. Partekatzearen eta haurrek normaltasun berri honetan hainbat modutan entretenitzearen ideia horrekin, auzoko ahozko historiak margotzeko koaderno bat sortzea bururatu zaigu.

Koaderno hau ez dago pentsatuta soilik haurrek koloreztatzeko, helduek ere erabil dezakete; izan ere, koloreztatzen den bitartean, azaltzen diren gaiei buruz hitz egin daiteke, baita auzoaren zenbait alderdiren berri izan ere.

Koadernoaren ideia itxialdian sortu zen: orduan diseinatu ziren koadernoko ilustrazioak, txikienek (eta helduenek ere) koloreztatzeko. Hala ere, konturatu ginen ilustrazioek testuingururik gabe ez zutela zentzu handirik, eta horregatik, irudietan  islatutako gaiei buruzko azalpen edo ideia batzuk gehitu genituen. Horrela sortu zen koaderno bat sortzeko ideia,  auzoaren historiaren zati txikiak ere zabaltzeko.

Ahozko historien proiektua Euskal Herriko Unibertsitateak zuzentzen du eta bertan, hainbat elkarrizketa egiten ari gara Altzako bizilagunei edo Altzarekin harremana izan duen jendeari, AHMren elkarlanaren laguntzaz. Proiektu hau zabalik dago eta zure historiak kontatzen edo marrazkiak, bizipenak, argazkiak, bideoak… partekatuz parte har dezakezu. Horrela, auzoko historiak kolektiboki eraikitzen jarrai dezakegu. Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen aurkituko duzu informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ism/altza

Koaderno honen helburua auzoari loturiko historiak, tradizioak eta bizipenak oroitzapenera ekartzea da, inguruko jendearekin horiek debatitu eta komentatu ahal izateko, eta horietatik abiatuz, zuek ere auzoko ezagutzak eraikitzen jarraitzeko. Horregatik, hizkuntza oroitarazle eta dibulgatiboan daude adieraziak eta ez daude, berez, zientifikoki edo zehazki adieraziak. Zenbaki gehiago prestatzen ari gara, eta bi hilean behin koaderno berri bat argitaratuko dugu.

Espero dugu koadernoa zure gustukoa izatea eta inguruko jendearekin gozatu ahal izatea.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean