Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa

2022, Martxoak 16

martxoak-13

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea, Emakumeak eta Hiria Foroa, Berdintasun Saila

Pasa den igandean, martxoak 13, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta emakumeek egindako ekarpenak aitortzeko eta ezagutarazteko ekitaldi bat antolatu zen Bidebietako Gloria Fuertes pasabidean. Orain arte egindako lanaren ildotik (leku publikoei emakumeen izenak emanez, emakumeek egindako ekarpenak ezaugutaraziz atrilak kokatuz…), aurten hiru atril berri jarri dira, bi Bidebietan, Dolores Ibarruri politikariari eta Gloria Fuertes idazleari eskainiak, eta beste bat Bizenta Mogel idazleari Intxaurrodon.

Oraingoan, atril horiek inauguratzeko, bertsoak eta dantzak uztartzen dituen ekitaldi artistikoa hau prestatu da Showtime Dantza Elkarteko dantzarien eskutik.

Lehenengo Bizenta Mogel idazlearen “Andre Alarguna eta Olloa” (1804) ipuinaren irakurketa egin zen. Bizenta Mogel XIX. mende hasierako emakumezko lehen euskal idazle izan zen, haur eta gazte literatura idatzi zuen, alegiak besteak beste, eta Esoporen fabulen itzultzailea ere izan zen. Olgak irakurri zuen:

Andra alarguna etxean, zedukan zori onean ollo arrautzaria.
Zan bai ekuskarria, egunoro ipintzea, utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean: Ematen diodanean aldi batez artoa,
arrautza egunekoa, badit beti ipintzen, zer baldin eramaten badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer; emanik jan aldi bi, egingo ere nau ni, andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube gauza onelakorik?
Ala, ero erorik, gizendu zan olloa, ta arrautza batekot alpertu zan guzia.
Beti izan da egia: gehiegi bilatzea ezer gabe gelditzea.

bizenta

bizenta-21

Ekitaldiak Gloria Fuertesi eskainitako “Sexo débil” poemaren irakurketarekin jarraitu zuen. Gloria Fuertes gerra osteko poeta sozial bat izan zen, bakearen eta baztertutako jendearen defendatzailea, bere bertsoekin publiko guztiak hunkitzen gaituena. Emakumeen eskubideen alde egin zuenez, bere izena duen pasabidea eta bere biografia duen atrila aukeratu ditugu inaugurazio honetarako. Pilar Romeak irakurri zuen.

A las Trece Rosas, las Marie Curie,
las Gloria Fuertes, las Simone de Beauvoir,
a las Frida Kahlo, a tantas.
Sexo débil, así las llaman.
Y a ti,
te llaman sexo débil a ti,
que has salido de la boca del lobo
llena de heridas incurables,
que te has levantado del fango en el que te ha
hundido,
al que se atrevió a llamar hogar,
y lo has hecho sola,
llevando tu revolución y tu poesía por bandera.
Deberían verte,
ver la montaña de mujer que eres,
y deberían aprender que gracias a ti
los hombres como ellos
cada vez son menos,
y menos fuertes
y, poco a poco,
se irán para no volver.
Jamás.

bizenta-1

gloria-2

Horrelako jarduerekin jarraituz, aurten, ideia-lehiaketa batetik abiatuta, gure auzoetako emakumeen belaunaldi ezberdinek egindako lanbideak omenduko dituzten bi eskultura ere jarriko dira, hala nola, Contadors fabrikako langileak eta Harria parkeko etxeko langileak. Era berean, Barrutiko espazio eta hiri-ekipamendu gehiagori emakumeen izenak esleitzeko proposamenak lantzen jarraitzen dugu.

img-20220313-wa0025

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean