Badator Korrika!

2022, Martxoak 22

Hitzekin

Altzako Korrika Batzordea

Badator, badator euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 31n Amurrion hasi eta ibilbidea apirilaren 10ean Donostian bukatuko duena. Altzan Donostiara azken kilometroak egitera abiatu baino lehen sartuko da, eta ordu erdiz, gure herrian izango dugu eskuz-esku euskararen lekukoa.

Badator eta nola ez! Gure Altzatik pasatzean merezi duen ongi-etorria eman ahal izateko, altzatar euskaltzale batzuon artean elkartu eta beroketa lanak egiten hasi gara, mimoz eta ilusioz prestatu dugu ondoko egitaraua:

egitaraua

Hauetaz gaian:

  • Apirilaren 1ean, Altzako 1. Korrika gaztea Altzako institutuaren eta Herri Ametsa ikastolaren parte hartzearekin. Altzako kaleetan zehar eguerdian.
  • Apirilaren 2an, goizean Mural margoketa Harri-Berriko Rotondan.
  • Apirilaren 6an, Altzako Korrika txikia, Altza, Harri-Berri Oleta eta Herrera ikastetxeetako umeekin, arratsaldeko hirurak aldera.

Eta bukatzeko, egun handia!!!

Apirilaren 10a, erronka moduan eta nahi duen orori zabalduta, goizeko 05:00etan geratu gara. Korrika nahiz eta Pasaialdeko kilometroak egiten arituko den, Antxorako bidean, Herreratik pasako delako. Nabari dadila guretik ari dela eta altzatarrok prest gaudela, Korrika egin, bapo gosaldu eta gure herria apain-apain jarriko dugu 11:25ean lekukoa gure eskuetara irits dadin.

ibilbidea

Ezin bukatu ekimen handi hau gauzatzea posible egiten duten guztiei eskerrak eman gabe. Hasi kilometro erosleekin eta bukatu Altzako azken txokoan, Korrika pasa, eta txalo egiten duen euskaltzale harekin, horien erdian ari zareten guztiei, musu bana.

Gora Korrika!

Gora Altza!

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. mariasun

    AUPA ALTZATARRAK Posible bada han egongo gara.Besarkada denori eta antolatzaileei bereziki

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean