Altzaren ondarea babesik gabe

2008, Irailak 29

Iñigo Landa

Donostiako Plan Orokorrak babesik gabe utzi du Altzaren ondarea. Osatu duten katalogoan Donostiako 1358 elementu agertzen dira, horietatik 28 bakarrik Altzaren udal barrutian: Intxaurrondo, Parada, Casares, Larrotxene, Moneda, Tomasene, Berra, Arantzuriene, Pelegriñene, Txipres, Plasencia, Ubegi, Gartziategi, eta Mendiola baserriak; “Plaza San Marcial 4″ (isiltzen dute Altzako udaletxea dela), Jose Elosegi 64 (The English School); La Asuncion, Uba, eta San Martzial elizak; Kutarro, “Fuerte y ermita de San Martín” (Labeas baserriaz ari da, baina egon al da inoiz han ermitarik?), Ametzagaina, eta Almirante gotorleakuak; Uliako ur depositua eta Uliako akueduktoak.

Altzak historia luzea dauka. Gerrateetan txikizio handiak jasan ditu eta azken hamarkadetako hirigintzaren ondorioz desitxuratze eta aldrebeskeria asko ezagutu ditu. Hala ere, Altzan oraindik hamaika elementu daude babesa merezi dutena eta hogeita zortzi horiek, garrantzitsuak badira ere, ez dira inondik ere nahikoak. Zergatik ez babestu Altzaren kaskoa? Udaletxea eta elizaz gain, Barbotegi mediku-etxea, Auditz/Aduriz oinetxea, Aizpurutxo eta Arteaga etxeak, eta eskola zaharrak multzo bat osatzen dute, Altzaren iraganaren lekukoak. Zergatik ez dute Artzaka/Arzak oinetxea bere armarriarekin babestu? Zergatik ez dute Harria/Arriaga parkeko armarria eta karobia babestu? Zergatik ez dituzte babestu Milles/Miraballes bera armarriarekin eta Espartxo baserria bere harrizko erraldoiarekin?

Auditz-Akularren proiektua dela eta alegazio bat aurkeztu genuen orain dela urtebete pasatxo Martillun, Mirasun, Ibarburu, Kastillun eta Sius baserrientzako babesa eskatuz. Erantzunik ere ez dugu jaso. Zertan geratzen da hiritarren parteartzea? Nolako trataera ematen digute?

Zorte hobea opa diegu Altzaren mutur batean dagoen Luzuriaga lantegiaren bulego-eraikina babestu nahi duten antxotarroi. Guk ere gorde nahi dugu eraikin hori etorkizunerako. Etsipen handiz ikusten ari gara nola desagertzen ari diren gure iragan hurbilean hain garrantzitsuak izan diren fabrikak nola desagerarazten aro diren, batzuk arkitektura aldetik balio handia zeukatenak, Buenavistako Duelas fabrika kasu, bere momentuan aldarrikatu genuen bezala. Luzuriaga babestu behar da, baita Bidebietako Contadores eraikinak, Usoz txapela fabrikaren tximinia… Herrerako zubia, auzoko ikurra, zerrendan agertu beharko luke.

Europako hiriburu kulturala izan nahi duen hiri horren arduradunek sentsibilitate handiago erakutsi beharko lukete altzatarren ondarearekiko eta demostratu gai direla modernitatea historiarekin bateragarriak egiteko. Tabakaleran ahal badute, zergatik ez Altzan? Izan ere, hau da publikoki eskatzen ari direna Loiola, Aiete eta Uliako auzokideak, baita antxotarrak eta altzatarrak.

Orain dela mende eta erdi, Victor Hugo idazle frantziarra Irunera itzuli zen urte mordo bat pasa ondoren eta oso berrituta ikusi zuen hiria, frantses estiloan, bere iraganari bizkarra emanez. Honela zioen: “Ondikotz! Irun ez da jadanik Irun. (…) Irunek galdu egin du bere fisonomia. Oi, panpinatu egiten zaituzteten herriak, zeinen zatarrak bihurtzen zareten! Non da historia? Non iragana? Non poesia? Non oroitzapenak? Batignolles ematen du Irunek.”

Altza moderno bat nahi dugu, iragana orainean txertatuz.

[

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean