Janen Ibilaldiak Altzan

2014, Maiatzak 1

jacobsLarunbata honetan “Janen Ibilaldiak” izeneko jardueran parte hartuko dugu, Impact Hub kolektiboak antolaturik. Jarduera hau mundu osoan egun hauetan bertan egiten da Jane Jacobs pentsalari eta ekintzaile amerikarra gogoratuz.

Jane Jacobsek hainbat hirigintza proiektuen aurka idatzi zuen eta hiritarren ekimenak antolatu zituen, izan ere, proiektu horiek, itxuraz hiritar inguru biziak sortzeko pentsatuta bazeuden ere, errealitatean alderantzizko eragina baitzuten. Jacobsen idatzietan garrantzi berezia ematen zaio kaleko espaloiari, -hiritar bizitza sortzaile gisa-, eta baita eraikitako eraikinak eraberritzeak eta berrerabiltzeak zuen garrantziari ere.

Altzan ongi baino hobeto ezagutzen ditugu hirigintza planifikatzaileen arduragabekeria eta axolagabekeria, eta hala ere, gure kaleetan bizi garen jendea egunero berreskuratzen dugu guretzako hiritar bizitza sortzeko protagonismoa. Inguru aldrebes batean, Altzako kale eta bideetan zehar ibiltzeak aukera asko eskainiko digu bizilagunekin eta inguruarekin harremanetan jartzeko: ezagunak eta ezezagunak agurtu, hitz egitera gelditu, lagunen eta bestelako gertaeren berri izan, kaleetan gertatzen diren aldaketak eta berrikuntzak ezagutu, jende onarekin topo egin… Gure aldetik, Altzaren Historia eramango dugu ibilaldira, baina ibilbidean zehar pertsona eta talde askoren ekarpen eta esperientzia ugariak izango dira, hiritar bizitzaren benetako sortzaileena.

Ibilbidearen ordutegia:

09:30  Irteera: Buenavistako biribilgunea
10:30  Elizondo Taberna (Arriberri)
11:00  Tomasene kultur etxea:  hainbat auzokideen elkarrizketen proiekzioa
12:30  Herrera: objektuen bilduma interesgarria
14:00  Altzagaina: udaletxea eta Eraikuntza Institutua
15:00  Bazkaria: Martillun jatetxea
17:00  Larratxo parkea
18:00  Amaiera

ibilbidea

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2024
A A A O O L I
« eka    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»
  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»

etiketak


Sarean