Egutegitik agendara

2015, Abenduak 20

altza-calen-300x430-2016-def

Ostiralean Tomasenen hirurogei bat lagun bildu ginen 2016 urteko egutegiari ongietorria emateko eta bidenabar urte berriak zer ekar dezakeen aurreikusteko. Gure ibilbidearen hogeita hamargarrena izango da eta gainontzeko eragile altzatarrekin Altza2016 kultura egitarau bat osatzeko erronka jarri diogu gure buruari.

Egutegiarekin hasita, aurtengoa Altzako Natur Astearen barnean antolatutako argazki-rallyan egindako argazkietan oinarritu gara. Argazki sorta ederra bildu zen, baina soilik bi aukera genitzakeen. Egutegi handirako Sebastian Navarreteren argazkia izan da gustukoena, Lau Haizetatik hegoaldera dagoen paisaia, non argitasuna, lurra eta giza jardueraren fruituak protagonistak diren. Poltsikoko egutegian, bestetik, protagonista lore-begi bat da -nartzisoa, publikotik esan zigutenez-, Merche Froizek egindako argazkia.

Jarraian, datorren urteari begira mahaigaineratu ditugun jarduerei errepasoa eman genien, batzuk dagoeneko martxan daudenak eta beste batzuk proiektu baino ez direnak, baina edonola Altzako gainontzeko kultura eragileekin partekatu eta elkarrekin landu nahi ditugunak. Proposamena egina dago eta behar bezala aztertzeko bilera bat egitekotan geratu ginen. Bilera datorren urtarrilaren 14n izango da, Casaresen, arratsaldeko 7etan, eta ikusiko dugu ia ahal dugun 2016 urterako partekatutako kultura agenda bat osatu.

Luis Ezkerrak 1984. urtean grabatutako Udaberriko Altzako Herri Krosaren irudiek jarri zuten amaiera puntua ekitaldiari eta, aldi berean, irteteko pistola-tiroa izan zen urte berriaren hasiera emateko. 2016 urte oparoa izan dezagun.

screenshot-2015-12-19-193224

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean