Altza 2016 egutegia

2015, Abenduak 9

egutegi-txikia

Argazkia: Merche Froiz

Honez gero prest daukagu 2016 urteko egutegia eta datorren abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dugu Tomasenen. Egutegi berriaren aurkezpenaz baliatuko gara zuekin datorren urterako dauzkagun asmoak partekatzeko, urte berezia izango baita guretzat. Berezia, batetik, 2016. urtean AHMk 30. urteurrena beteko duelako. Eta bestetik, hainbat urtetan gure jarduera berraztertzen eman ondoren, elkartearen gertuko etorkizunari gogoz eta asmoz heldu nahi diogulako.

Eta bide hori, orain arte bezala, elkarteko kideekin eta Altzako gainontzeko kultura eragileekin batera egin nahi dugu, oso onuragarria baita elkarlana gure jarduera garatzeko eta baita gure komunitatearentzat ere. Are gehiago datorren 2016 urtean, hiriburu kulturala tartean delarik, zeinen helburuak arduratzen gaitueneko antipodetan dauden. Horregatik egutegiaren aurkezpenaz baliatu nahi izan dugu Altzako talde eta elkarteekin datorren 2016 urteari elkarrekin ekiteko.

Gure aldetik baditugu zenbait proposamen plazaratzeko, batzuk martxan daudenak eta beste batzuk garatzeko. Kultur etxearekin elkar lanean jarraitzeko asmoa daukagu, Tokiko Bilduma, Natur Astea eta txangoak antolatzen lagunduz, baina baditugu ere eskuartean elkarteekin eta interesa duen guztiekin landu nahi ditugun proiektuak, hala nola argazki albumak eta Altzaren historia haurrei aurkezteko komiki proiektua. Elkarte barrura begira ere jarri gara eta, beste aktibitateen artean, bildutako  dokumentaziotik abiatuz gure ibilbidearen historia egin nahi dugu.

Egutegira itzuliz, aurkezpen egunera arte ez dizuegu erakutsiko zein izango den gai nagusia, baina aurreratu diezazuekegu 2016 urteko egutegiak lerro hauetan azaldu nahi izan dizuegun eraberritutako gogo eta asmo hori gogoratuko diguna egunero.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2026
A A A O O L I
« Abe    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean