Txipres oinetxearen XX. mende hasierako argazkiak

2016, Azaroak 20

txipres-31Txipres oinetxearen XX. mende hasierako argazkiak azaldu dira Fototeca del Patrimonio Histórico delako funtsean gordeak, Polentinoseko kondearen artxiboan. Denera lau argazki dira eta oinetxearen etxaurre nagusiaren ikuspegiak erakusten dituzte. Argazkiak Aurelio de Colmenares y Orgaz, Polentinoseko kondeak (Madril, 1873-1947) eginak dira, 1887 eta 1912 urte bitartean. Fitxan soilik “Caserío de piedra con gran escalinata de piedras superpuesta sobre la fachada” dio, baina gure bilatzailearen begi finak aurki konturatu da argazkiko baserri hori Txipres dela.

Ehun urte baino zaharragokoak izateaz gain, argazki hauek eskaini diguten ustekaberik handiena etxe sarrerako harmailadi handia izan da. Argazki hauek ikusi arte, zalantzak genituen ia lehen solairuan ikus daitekeen ojiba formako baoa leihoa edo atea zen, baina argazki hauek ikusita zalantzak erabat desagertu dira eta, gainera, zehazki jakin dezakegu nolakoa zen lau bat metroko altueran dagoen atera heltzeko eskailera: mailadi bikoitza bat hiru kontrahormez eutsita.

Bagenekien Txipres baserria berezia zela, Altzako etxerik zaharrena eta Gipuzkoako zaharrenetakoa. Dokumentuetan lehen aipamena 1425. urtekoa da eta gaur egun erakusten dituen eraikuntza ezaugarriek ere gutxienez XV. mende hasierako dorretxe batenak direla adierazten dute.

Ererferentziak :

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean