Bidebietako janari-denden mapa bat

2017, Abenduak 31

captura-de-pantalla-2017-12-12-193736
Udaberri aldean Mapa alimentario izeneko aktibitatean parte hartu genuen. Tabakalerako hezkuntza sailak bultzatuta, elikagaien ekoizpena eta banaketa mapa historikoen eta egungoen laguntzaz gure inguruan ezagutu duten bilakaerari buruz hausnartzea zen helburu nagusia. Jorratutako arloetako bat sektore horren denda txikiei buruzkoa izan zen, gure auzoen bizitzan hain garrantzi handia eduki zuen eta oraindik daukan sektorea.

XX. mende erdialdean hirigintzak ezagututako garapen handia baino lehenagoko garaia dokumentatzeko Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun merkataritza urtekariak erabili ditugu, Altza bere osotasunean zehaztasun handiz informazioa lortuz. Garai gertuagoak dokumentatzeko, ordea, zailtasunak handitzen dira. Izan ere, 60. hamarkadan eta segidakoetan auzoak ugaritu eta handitu egin dira hazkunde demografikoarekin batera, eta, horregatik, soilik auzo bat, Bidebieta, gertutik ezagutzeko erabakia hartu genuen, auzo honen berezko nortasun eta ezaugarriak ez baitira oztopo gure inguruko gainontzeko auzoetara estrapolatzeko.

Horretarako, Pili Laskarai Bidebietako bizilagun eta auzoko dendaria izandakoaren laguntza izan dugu. Haren gogorapenei eta eskarmentuari esker auzoko denden mapa xume bat marraztu ahal izan dugu hark emandako datuekin.

La Paz poligonoa eraiki aurretik, erosketak Mirakruz Gainan egiten ziren, Galardi janari-dendan, gaur egun Agarre tabernaren lekuan; tabakoa ere saltzen zuen. Urte batzuk beranduago, Alvarez janari-denda ireki zen ondoan, La Asuncion ikastetxearen parean. Kaletik behera, gaur egun Itxiar liburu denda dagoen lekuan, Maite Peña janari-denda zegoen. Moneda baserria garai hartan sagardotegia zen eta, beranduago, 1967 urte aldera, taberna bihurtu zen. Gomistegin, Villa Mari etxean, 1950 urte inguruan, Lorenzo janari-denda eta ikatz denda zegoen; Hamabi Apostoluak eraiki zirenean, saltokia bloke berrietara aldatu zen.

Poligonoaren eraikitzearekin batera bizilagun berrien oinarrizko beharrak asetzeko denda berriak sortu ziren. Ia-ia bloke bakoitzak saltoki bat zeukan:

  • 1. Blokea: Lorenzo janari-denda, 1967. urtean, auzoko lehen bizilagunak bizitzen jarri zirenean.
  • 2. Blokea: Lorenzo janari-denda; 1969/70 urte aldean 1. bloketik 2.era aldatu zen.
  • 3. Blokea: Peciña janari-denda, 1975.
  • 4. Blokea: Amparo janari-denda (autozerbitzua), 1973.
  • 5. Blokea: Marcelino autozerbitzua, 1978.
  • 6. Blokea: Teresa Lorenzo janari-denda, 1978.
  • 7. Blokea: Hiperfruit autozerbitzua, batez ere frutategia, 1988.
  • 8. Blokea: Carballo janari-denda (Carmen Atela), 1974.
  • 11. Blokea: Palomero autozerbitzua, 1970.
  • 11. Blokea: Juanita autozerbitzua, 1967, lehen solairuan.
  • 12. Blokea: Autozerbitzua, liburu denda, frutategia. 1975.

Urte haietan, Gaiztarro auzoa eraiki ondoren, Rufo janari-denda ireki zen 1975. urtean.

Lokal komertzialak eraiki ziren. Gaur egun Eroski dagoen lekuan, Eusko Jaurlaritzak Calsa Comercial ireki zuen 1979. urtean. Lokal komertzial hauetan bertan, Moneda baserriaren aldera, Conchi Aduriz janari-denda ireki zen, 1983. urtean.

Hamabi Apostoluen ondoren etxe berriak eraiki ziren auzoan eta haiekin batera denda txiki berriak sortu ziren. Marinelen Etxeetan, 1983. urtean, hasieran patata biltegi bat egon zen eta gero janari-denda, “Patatero” ezizenez, gaur egungo Ogi-Berri, anbulatorioaren aurrean; etxe horietan ere, 1990. urtean, Iñaki janari-denda zabaldu zen, gaur egungo Itxaso taberna, hau ere anbulatorioaren aurrean. Lokal komertzialetan, Ines janari-denda 1982. urtean, gaur egungo Hiper Chinoaren atzealdean.

Agian Pili Laskarai bizilagunak eskaini digun zerrenda luze horretan dendaren bat kanpo geratu da, baina gure auzoetan denda txikiek zeukaten bizitasunaren ideia izateko sobera balio du. Azken bi hamarkadetan, ordea, denda txiki horietako askok arazo larriak izan dituzte bizirauteko eta gehienak eskualdeko supermerkatu kateen eta azalera handiko merka-guneen hedatzearekin batera itxi egin behar izan dute, baina denda txikiek garai horietan zeukaten garrantzia gaur egun ere badaukate eta ezinbestekoak izaten jarraitzen dute auzoko bizitza pizturik mantentzeko.

captura-de-pantalla-2017-12-12-195915

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. pazguato

    Hola.
    la tienda del bloque 11 en la parte alta no era comestibles matute, era “autoservicio Juanita” las fechas de algunos comercios tambien creo que están mal, ya que esta tienda creo que fué la primera del barrio, en 1967.
    corregidlo si podeis.
    gracias

  2. Estibaus

    Gracias. Lo tendremos en cuenta. Ion, de Bidebieta, por Facebook, también nos dice que entre el tiempo que estuvo abierto el “patatero” y el actual Ogiberri de la casa “Apostolado del Mar”, hubo una tienda de bacalaos. Tomamos nota de todo. Gracias de nuevo.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean