Gracias a la página web del Gobierno de Navarra -que permite acceder y consultar algunos de sus fondos documentales- hemos podido encontrar ocho documentos con las sentencias judiciales dictadas por el Tribunal Regional de Responsabilidades Políticas de Navarra contra otros tantos vecinos de Altza al final de la Guerra Civil. Copiamos a continuación el contenido de los resúmenes junto con el enlace que permite acceder a la ficha y descargar el documento. (gehiago…) »
Orain dela 30 urte, 1986ko urrian, Casares Kultur Etxea abian jartzeko antolatu zen aste kulturalaren prestaketan murgildurik geunden. Gure lehen jarduera publikoa izan zen eta berezia izatea nahi izan genuen: bizpahiru hitzaldi, diapositiba-proiekzioa, Altza herriarekin erlazionatutako dokumentu, objektu eta argazkien erakusketa, eta, ongi bukatzeko, herri jai bat antolatu genuen.
Nahiz eta hau lehen agerpen publikoa izan, hasiera 1986 ekainaren 5ean kokatu behar da. Ostegun hartan Casares Kultur Etxean bost altzatar (Pili Lazaro, Antxoni Loro, Iñigo Landa, Luis Mari Ralla eta Antxon Alfaro) elkartu ziren gaur Altzako Historia Mintegia (AHM) izenarekin ezagutzen dugun elkartearen lehen bilera formala egiteko. (gehiago…) »
Casares-Tomasene Kultur Etxeak egitarau interesgarri bat prestatu du Aranzadi Zientzi Elkartearekin batera erromatarren garaiari eskainia. “Erromatarren garaia gure inguruan” du izenburua eta datorren urriak 18tik 25era bitartean burutuko da. Altzan garai horretako aztarnarik ez daukagunez ez diogu orain arte arretarik eskaini, baina inguruko herrietan, Oiartzunen, Irunen eta Astigarragan egiten ari diren ikerketa arkeologikoei esker garai hartako bizimodua gure lurretan nolakoa izan zitekeen hobeto ulertzeko moduan gaude.
Youtubera igo dugu joan den irailaren 15ean ospatutako “Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpenaren bideoa. Denera 30 bat minutuko iraupenekoa da. Lehen zatian, Kultur Etxeko, IZBEko eta AHMko ordezkariek liburu berriari buruzko azalpenak ematen dituzte, eta, 18. minututik aurrera gutxi gorabehera, argazki aukeraketa batekin egindako muntaketa ikus daiteke. Bideoa “Intxaurrondo tiene cosas” auzoko himnoarekin amaituko da, bertaratutako guztiek abestuta.
“Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuaren 31. orrialdean Casa Mons enpresaren 1913. urteko argazki bat agertzen da, prentsako kronika batetik hartua eta Artzak Ortzeok elkartean gordeta zegoena. Hona ekarri dugu kronika osoa, Nuevo Mundo aldizkarian 1913ko irailaren 4an argitaratua, eraikinaren gaur egungo argazki batekin lagunduta.
Visita a la Casa Mons, de San Sebastián
Varias veces había oído hablar de la Casa Mons, y ahora con mucho más motivo por haber adquirido esta marca las destilerías de Henri Garnier y Compañía. Esto me decidió, y me dirigí a hacer una visita al señor Cuervas con el objeto de que me diera algunos datos sobre las casas Mons y Henri Garnier y Compañía. (gehiago…) »
Atzo arratsaldean Intxaurrondo Kultur Etxeko aretoa bizilagunez bete zen “Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuari ongietorria emateko. Liburuan iaz egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren argazkiak eta urtean zehar bildutako batzuk ikus daitezke, argazki bakoitzaren azalpenarekin.
Liburua salgai egongo da 10 eurotan liburu denda hauetan: J. Clara, Gaztelu, Gurutze eta Book.
Horrez gain, argazkiak katalogatuak izan dira Altzako Tokiko Bilduman eta esteka honetan klik eginez ikus daitezke. Denera 152 dira, baina bildutakoak askoz gehiago dira eta espero dugu denborarekin katalogatuak egotea.
“Intxaurrondo txuri beltzean” liburuan Intxaurrondoko 1980. urte arteko argazkien bilduma ikusgai dago. Bertan, gure auzoko txoko guztietako memoria jasotzen saiatu gara: eraikin zaharrak, familiak, festak, elkarte gastronomikoak, desagertutako eskoletako ikasle taldeak… Hau guztia egin ahal izateko auzokideen laguntza ezinbestekoa izan delarik, izan ere asko dira etxeko bazterrak miatu ondoren aurkitutako altxorrak helarazi dizkigutenak.
Aurkezpena irailak 15ean egingo da, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo plaza 1).
Pasa den abuztuan Txiletik guregana jo du lagun batek Zapiain -edo Sapiain, Amerikan horrela ere idazten baitute abizena- leinuaren gainean informazioaren eske. Plazer bat izan da harekin izandako mezu trukaketa eta bere abizenaren arrasto bilaketan laguntzeaz gain bidenabar dakiguna laburbiltzeko aukera eman digu.
Zapiain abizenekoak gutxienez XVI. mendetik erroturik daude Altzan eta eragin nabarmena izan dute Altzaren bizitza politikoan zein erlijiosoan, Arzak, Casares, Berra, Aduriz eta abarrekoen pare.
Martxoak 8 zela eta 1901. urteko prentsa artikulu bat berreskuratu genuen non Inocencia Arangoa margolari gaztearentzat berdintasunerako eskubidea aldarrikatzen zen. Orain gure asmoa da diskriminazioari aurre egin zion emakume eta artista horren bizitza eta lanaren gainean dakiguna biltzen saiatzea.
Inocencia Arangoa Figueroa margolaria Altzako San Martzial elizan batailatu zuten 1879ko abenduaren 29an eta 92 urte zituela Madrilen zendu zen 1972ko abenduaren 10ean.(1) Gurasoak Vicente Arangoa Matxiandiarena eta Elisa Figueroa Villar zituen, Donostiako Santa Maria elizan 1875. urtean ahalordez ezkonduak. Hamabi seme-alaba izan zituzten; Inocencia hirugarrena zen.(2) Emilio García Martínez (1875-1970) arkitekto eta paisaia-pintorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Maria (1904-1994), zein Madrileko Errege Goi Kontserbatorioan irakasle izan zen, eta Antonio (1908-1995), Madrileko Arkitektura Eskolan katedraduna.
Neskatoa zelarik, 1891. urteko Euskal Lore Jokoetan sari bat eskuratu zuen 15 urtetik beherako irakurketa ariketetan.(3)
DBUS quiere explicarnos las medidas que parece ya ha adoptado para Altza, argumentando como motivo prioritario la puesta en marcha de la línea del “topo” de Herrera a Santa Bárbara y para ello nos cita el 19 de Julio al vecindario de Altza. Les hemos pedido que nos adelanten cuáles son esas medidas, pero tenemos una respuesta ambigua y escurridiza. Por otras vertientes nos dicen que van a reducir las frecuencias del servicio, otros dicen que modificarán alguna línea. (gehiago…) »
Elena Arrieta Yarza (2024, Azaroak 20) «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
MARISA AMESTOY (2024, Azaroak 8) «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
Elena Arrieta Yarza (2024, Azaroak 3) «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
MARISA AMESTOY (2024, Azaroak 2) «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
Olaia H (2024, Urriak 25) «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»