“Pasajes y la industria guipuzcoana” liburua

2018, Apirilak 12

q-120004

“Pasajes y la industria guipuzcoana” Rafael Guerra Clementek bere kasa editatutako liburua da, 1936 urte aldera.  Liburuaren helburua Pasaiako portuaren sustapena zen, eta hori Gipuzkoako industriaren bultzadarekin lotu nahi zuen. Portuaren historia eta deskribapena egiteaz gain, Gipuzkoako enpresa nagusien bana-banako historia eta azalpen zehatzak eskaintzen ditu. Orrialde guztiak gehien bat argazkiekin ilustratuak daude eta baita iragarki askorekin ere, batez ere liburuaren bigarren erdialdean. Horietatik guztietatik Altzarekin zerikusirik dauzkatenak hartu ditugu. Tartean argazkiren bat badago eta orain arte Bilduman ez genituen ikuspegiak eskaintzen dizkigu.

q-120003

“Herederos de Ramón Múgica - Maderas”.- Ramón Múgica Tolosan jaiotako enpresaria zen. Bere aroztegi industriala Grosen jarri zuen martxan 1878. urtean, eta XX. mende hasieran Herrerako portu eremuan biltegiak eta zur-lehortegiak eraiki zituen. (1) Iragarkiaren beheko argazkian ikus daitezke. Argazkiaren atzealdean Arriaga baserriaren inguruko zuhaitzak ikusten dira eta, ezkerraldean, Oletako Etxeberri-Kosta etxea.

q-120005

“La Compañía de Maderas”.- Herrerako enpresaren instalazioak Francisco Urcola arkitektoak proiektatu zituen 1913. urtean. (2) Eraikinaren fatxada nagusia iragarkiaren erdi-erdian dago. Ezkerraldean Gaiztarroko lurrak ageri dira eta, atzealdeko ezkerraldean Guardaplata baserria.

Horiez gain, liburuan “José Antonio Lasa” enpresaren orrialde osoko iragarkia aurkituko dugu, baita “Unión Eléctrica Vasco-Navarra, S.A.” enpresaren iragarki txikiago bat ere, Altza, eta inguruko beste herriak, argi-indarrez hornitzen zuen enpresa.

Azkenik, argitalpenean idazten dutenen artean Javier Marquina aurkituko dugu, Portuko Obra Batzordearen presidentea izan zena. Bere artikulua Buenavistako eraikin ofizialen argazki eta marrazkiekin ilustraturik dago; eraikin horien diseinuaren atzean Luis Tolosa delineatzailearen esku dago.

(1)   “Historias del tren” bloga: Herederos de Ramón Múgica

(2)   Beatriz Herreras Moratinos: Altza: Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, AHM, 2001, 63. or.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean