Etiketaren izena: Altzanet

Altzanet berritua eta AHMren logo berria

2023, Azaroak 20

altzanet-logoaAurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Horretan ari gara eta gure elkarteko bi elementu garrantzitsuren txanda izan da: logoa eta Altzanet webgunea. Aldaketekin, sinpletasun, argitasun eta erabilgarritasun handiagoko irudia bilatu dugu, webgunearen kasuan edukiak eta haiek antolatuta zeuden egitura mantenduz.

Asko dira Altzako Historia Mintegiaren inguruan ia lau hamarkadatan zehar sortu eta bildu diren edukiak. Esan dezakegu denborarekin altxor txiki bati forma eman zaiola, gai altzatarretan interesa duten guztien zerbitzura. Eta Altzanet da altxor horri aterpea ematen dion lekua.   (gehiago…)  »  

Altzanet berriro martxan

2019, Urriak 4

altzanetHilabete asko igaro ondoren, uda honetan Altzanet webgunea berriro martxan jartzea lortu dugu.

Ez da prozesu erraza izan, baina aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Domeinu-aldaketa egin dugu, euskal kultur komunitateko kide izatea azpimarratzeko, baina altzatar nortasun-ezaugarriak mantenduz. Web orriaren helbide berria www.altzanet.eus da, baina, aldi batez, aurreko helbidetik web orrian sartu ahal izango da.
  • Diseinua ere aldatu egin dugu, baina ahal den neurrian aurreko gunearen antzeko edukien egitura mantentzen saiatu gara.
  • Era berean, sare sozialei bultzada handiagoa eman nahi izan diegu.

Azken puntu honi dagokionez, aipatzekoa da uda honetan Altzako emakume-elkarteen (Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar) jardueren 17 ordu baino gehiago digitalizatu ditugula, argitaratu ondoren Altzako Tokiko Bilduman katalogatu ditugunak eta Altzanet youtube kanalean ikus daitezkeenak. Elkarte horiek 90eko hamarkadan egindako jardueren 32 bideo daude.

Une honetan, web gunea martxan jarri ondoren, lanean ari gara eduki berriak eskaintzeko eta lehendik daudenak osatzeko.

Ermitas de la Sierra de la Magdalena

2007, Irailak 21

A lo largo de 2007 Ángel Calvo Barco ha desarrollado una investigación histórica y etnográfica en profundidad sobre las ermitas que existieron antes de la construcción del fuerte de San Marcos, en el paraje conocido durante siglos como Sierra de la Magdalena y anteriormente como Bizarain.   (gehiago…)  »  

Altza Herriak 10 urte bete ditu Interneten. 2005ean Altzako web guneak 35.000 bisita izan ditu

2005, Abenduak 21

Hasiberria den urte honetan Altzako Historia Mintegian urtemuga batzuk beteko ditugu. Hasteko, aurten 20 urte betetzen ditu Elkarteak. Orain dela 20 urte, 1986ko ekainean hain zuzen, Casares Kultur Etxea inauguratzeko Altzako argazki zaharrekin erakusketa bat prestatu genuen eta honekin hasi ginen egindako bide luzea eta emankorra.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »

etiketak


Sarean