Altzanet berritua eta AHMren logo berria

2023, Azaroak 20

altzanet-logoaAurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Horretan ari gara eta gure elkarteko bi elementu garrantzitsuren txanda izan da: logoa eta Altzanet webgunea. Aldaketekin, sinpletasun, argitasun eta erabilgarritasun handiagoko irudia bilatu dugu, webgunearen kasuan edukiak eta haiek antolatuta zeuden egitura mantenduz.

Asko dira Altzako Historia Mintegiaren inguruan ia lau hamarkadatan zehar sortu eta bildu diren edukiak. Esan dezakegu denborarekin altxor txiki bati forma eman zaiola, gai altzatarretan interesa duten guztien zerbitzura. Eta Altzanet da altxor horri aterpea ematen dion lekua.

Historiako lehen webgunea 1991n sortu zen, eta AHMk 1996an egin zuen jauzi Internetera; Altzanet jaio zen. Orduz geroztik, Altzanet hazten joan da ezinbesteko eguneraketak mimoz eginez, betiere ahalik eta eskuragarriena eta erakargarriena izan nahian.

Aurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Oso pozik gaude egin berri ditugun aldaketekin, eta espero dugu zuen gustukoa ere izatea. Aurrera!

azala-web

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean