Barrutiari buruzko bilera deialdia
Joan den azaroan Donostiako udalbatzak Altza barrutia antolatzeko batzorde bat sortzea erabaki zuen. AHM sortzez eta asmoz Altzaren ibilbide historikoarekin arduratuta dagoen kultur elkartea da, eta, ondorioz, barrutiaren gaian ere ezin du lekuko soila izan eta bai, ordea, eragilea, bere planteamenduak landuz eta gizarteratuz. Horretarako, elkarrekin gaiari heltzeko, bilera batera deitzen dizuegu AHMren bazkide eta adiskideei. Bilera ekainaren 7an izango da, osteguna, arratsaldeko 7:00etan Tomasenen.