Bilera barrutiaren inguruan

2012, Ekainak 14

altza-barrutiaPasa den ostegunean Tomasenen bildu ginen barrutiari buruz hitz egiteko. Eztabaida zabaltzea eta lan talde bat osatzea ziren bileraren asmo nagusiak eta bi helburuak bete ziren. Dosier bat prestatu genuen funtsezkoak iruditzen zaizkigun dokumentu sorta batekin eta gure proposamena idazteko planaren zirriborroa egin genuen.

Hau da datozen hilabeteetan lan taldearen lana orientatuko duen planaren eskema:

1. fasea, abendu bitartean:

  • Elkartearen batzarra
  • Lan taldearen osaketa
  • Proposamenaren idazketa
  • Proposamenaren aurkezpena

2. fasea, 2013ko ekainera arte, proposamena gizarteratzeko:

  • Auzokideak
  • Gizarte eragileak
  • Alderdi politikoak
  • Udal batzordea

Gustura geratu gara osteguneko bilerarekin. Hogeita lau lagun bildu ginen, beste batzuk ezin izan zutela etorri adierazi ziguten, eta bileran zehar elkarrizketa egon zen. Lan taldea ere osatu zen, zazpi lagunez osaturik.

Hemen gehitu dugu banatutako dosierra jaisteko lotura. Gogoratu nahi dizuegu dokumentu horiek guztiak osorik eta dosierrak agertzen ez diren beste batzuk Altzaneten irakur daitezkeela.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean