Etiketaren izena: bideoak

Altzako Santa Ageda koroaren 25. urteurrena

2009, Otsailak 11

Peio Ezkerra / Antxon Alfaro

Urtero bezala, Santa Ageda bezperan Altzako Santa Ageda koroa kalera atera eta baserriz baserri kantari ibili zen: Berratxo, Bodaxar, Alano, Irasuene, Txurdiñene, Gazteluene, Amueder, Pelegriñene, Illarregi, Etxeberri, Mirasun, Artzaka, Kastillun… Los Boscos auzoan bukatuz. Baserrietara eraman zuten alaitasunaren ordainean arrautzak, txorizoa, bakailaoa eta beste hainbat jaki jaso zituzten, ondoren Boskotarrak elkartean afalduz. Aipatutako baserrietan 25. urteurrenaren oroigarri bezala pergamino bat utzi zuten urte hauetan hartu izana eskertzeko.   (gehiago…)  »  

Elurrarekin batera hegaberak heldu dira Altzara

2009, Urtarrilak 8

Iñigo

elurra1 elurra5

Gaur arratsaldean hegabera talde handi bat bildu da Auditzeko zelai zurietan. Ikuskizun eder hau hotzaldi handia egiten duenean gertatzen da gure inguruetan, hegazti hauek Frantziatik gure kostaldera etortzen dira eta hotzaldia amaitu bezain pronto zeuden lekuetara itzultzen dira.

Olentzero badator!

2008, Abenduak 22

Antxon Alfaro

Urte osoa ikatza egiten eman ondoren, jai egun hauek heltzen direnean, menditik Altzara dator opariak banatzera.

Hurrengo egunetan Altzako haurrak eta helduak kalera aterako dira beraien kantuz ongietorria ematera.

Geuk ere ongietorria emateko 1991 urtean grabatutako Altzako abestalde baten irudiak berreskuratu ditugu.

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intenzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
negua heldu dela
lasterka etorri da
berria ematera.

Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buru handia
entendimentuz gabia
bart arratsean
edan omen du
hamar arrobako zahagia!

Ai urde tripa handia,
tragatu baitu,
tragatu baitu,
ai urde tripa handia,
tragatu baitu zahagia.

Aurkezpena, balio erantsia barne

2008, Abenduak 20

Iñigo Landa

Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»
  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Apirilak 28)
    «Beharrezko iruditzen zait biztanleen bizi baldintzak 3 hobetzeko egiten diren eskabide eta ekintzak aurrera eramatea. Eskerrikasko hortan aritzen zeraten guztioi. ...»
  • Julián Martinez
    (2024, Apirilak 26)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »

etiketak


Sarean