Altzako Santa Ageda koroaren 25. urteurrena

2009, Otsailak 11

Peio Ezkerra / Antxon Alfaro

Urtero bezala, Santa Ageda bezperan Altzako Santa Ageda koroa kalera atera eta baserriz baserri kantari ibili zen: Berratxo, Bodaxar, Alano, Irasuene, Txurdiñene, Gazteluene, Amueder, Pelegriñene, Illarregi, Etxeberri, Mirasun, Artzaka, Kastillun… Los Boscos auzoan bukatuz. Baserrietara eraman zuten alaitasunaren ordainean arrautzak, txorizoa, bakailaoa eta beste hainbat jaki jaso zituzten, ondoren Boskotarrak elkartean afalduz. Aipatutako baserrietan 25. urteurrenaren oroigarri bezala pergamino bat utzi zuten urte hauetan hartu izana eskertzeko.

Aurten egun berezia izan da, Altzako Santa Ageda koroak 25. urteurrena ospatu duelako. 1984an hamabi lagun inguruk sortu zuten talde hau. Gizonak guztiak. Gaur egun, egoera hura dexente aldatu da: urtero 30 lagun inguru irteten dira abestera eta taldea gizon zein emakumez osatuta dago, zahar zein gazte. Manolo Lorenzo hil zenetik,  Peio Ezkerra da Altzako Santa Ageda abesbatzen zuzendaria eta makilarekin besteen doinuak markatzen dituena. Koroa Ilarregi baserrira iritsi zenean, Santa Ageda bezperako koro honen bultzatzaile eta zuzendari izan zen Manolo Lorenzori,  orain dela hiru urte zendu zen, omenaldia egin zioten. Illarregi baserrian zuhaitz bat landatu zuten, gorostia, eta haren oinean harri bat jarri zuten plaka batekin.Bi lelo daude jarritako plakan: alde batetik, Altzako Santa Ageda koroaren 25. urteurrenaren oroigarria; eta bestetik, bere kide zenari eskertza: Agur eta Ohore koroen zuzendari eta bultzatzaile izan zen Manolo Lorenzori .

Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Zelai erdian loreak argi,
larros, krabelin ta lili,
etxe hontako etxeko andreak
ama birjina dirudi.

Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Etxe hontako urdai azpiko
asko kakutik zintzilik,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean