Aurkezpena, balio erantsia barne

2008, Abenduak 20

Iñigo Landa

Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.

Liburuarekin batera, “Altza 2009″ egutegia ere aurkeztu zen. Aurtengoa Pako Muñoa, Ixabel Matxinandiarena, Juan Mari Arzak, Kontxita Alkiza eta Iñaki Otaegik utzitako argazkiekin osatuta dago. Irudietan ikus daitekeena komentatu eta bertaratutakoen ekarpenekin aberastu egin zen: Bidebietako soroak Mendiolako magalean; Herrerako eta Altzagaineko ikuspegia Gomistegi baserritik, etxeko txikia aurre-aurrean dagoela; Errege Magoek opariak banatzen Altzako plazan; Juan Mari Arzak Pepi lehengusinarekin Binagresen; talde bat Casares aurrean argazkirako jarria ezkontza bat ospatzen; eta Juan Iradi Martillun jatetxearen kanpoko mahai azpiak hostoz garbitzen. Irudi hauek gure artean partekatzen dugun iraganaz hitz egingo digute 2009 urtean zehar.

Ekitaldirako beste erregalu bat ere bazegoen prestaturik: Maribel Manzano kideak Altzaren ondare industriala ezagutzeko atondutako bisita birtuala. Interneteko Google Earth-ek eskaintzen dituen sateliteko argazkiak erabiliz Altza txori begiz ikusteko gonbidapena luzatzen digu, industriak gure herrian eta guregan utzi duen arrastoaz ezagutu eta jabetu gaitezen. Beatriz Herreras “Altza, Historia y Patrimonio” liburuan eskainitako informaziotik abiatuz, lantegi bakoitzaren fitxa bat osatu du, irudiak, bideoak eta bestelako datuak gehituz.

Esan beharrik ez dago aipatutako lan hauek guztiak, -liburua eta bere bloga, egutegia eta bisita birtuala-, Altzanet-en, Altzaren memoriaren atarian, jasoak daudela mundu osoaren esku.

Hortxe aurkituko duzue, nobedade gisa, “Genealogia” atala, non Juan Carlos Morak azken hilabete hauetan eskainitako hiru hitzaldien Power Point aurkezpenekin batera hitzaldien bideoak ere oso-osorik ikus daitezkeen.

Berriro liburuaren aurkezpenera etorriz, esan nahi dugu liburuaren edizioa eta gastu guztiak AHM-k bere gain hartu dituela eta salgai jarri duela 10 euroren truke. AHM-ko bazkideek eta aurten bazkide egingo direnek musu-truk jasoko dute. AHM irabazi-asmorik gabeko kultura-elkartea da eta bere 182 bazkideen babes ekonomikoari eta adoreari esker lan egiten du, baita beste erakunde, elkarte, enpresa eta norbanakoen laguntzarekin ere; honatx gure eskerrona guztiei. Liburuaren salneurri kopurua gure elkartearen urteko bazkide-kuotaren berbera da. Diru kopuru txiki hau dirua baino gehiago da, ordea, balio erantsia baitarama berarekin, babesa eta kemena ematen duen kopurua, Altzaren historiaren lagunek ematen eta goxatzen duten balio erantsia.


Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean