Herrerako emakumeok Donostiako alkateari
Herrerako emakumeak
Donostiako Alkate jauna:
Gutun hau sinatzen dugun emakumeok oso emakume ezberdinak gara. Batzuek ilea urdinduta daukagu, eta horrexegatik nahi izaten dugu denbora astiroago joatea. Aitzitik, beste batzuek denbora azkarrago joatea nahi dugu nerabezaroko une gogorrak lehenbailehen pasatze aldera. Beste batzuen arabera, ordea, denborak bere abiadura dauka, besterik gabe. Jaio garen garai ezberdinek baldintza eta aukera ezberdinak eman dizkigute gure bizi proiektua erabakitzeko. Hala, batzuek oinarrizko ikasketak ditugu, beste batzuek batxilergoa eta lanbide heziketa egiteko aukera izan dugu eta beste batzuk, gazteenak batik bat, unibertsitatean ikasten ari gara. Gure arteko beste ezberdintasunetako bat da batzuk amonak eta amak garela eta beste batzuk alaba edo biloba baino ez garela, eta izango garela. Era berean, gure lanbideetan, gure soldatetan eta pentsioetan ere badugu ezberdintasunik, horiek, oro har, gizonezkoenak baino urriagoak eta prekarioagoak badira ere. (gehiago…) »