Txingurri errekako saneamenduak osatu gabe jarraitzen duela agerian utzi du isurketa batek
Eguzki
Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza (ikus 3. argazkia).
Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.