Gure ondarea babesteko plan berezia

2013, Maiatzak 10

Joan den apirilaren 5ean udal gobernuak Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren hasierako onarpena erabaki zuen. Babestutako elementuen zerrenda aztertuz, ondorio penagarri hau atera dezakegu: Altzaren antzinako udal barrutian babesten den elementu kopuru eskasa baino eskasago da, eta, 2009ko Planarekin alderatuz, elementu kopurua gehiago txikiagotu egin da, hamar gutxiago hain justu. Denera, Donostiako 1100 elementuetatik hemezortzi bakarrik babestu dira Altzan.

Erredaktoreek ondarea sei gradutan sailkatzeko irizpideak finkatu dituzte, eta irizpide horiek, aurreko planetan erabili dituzten irizpideen antzean, ez dute Altzaren ondarea babesteko balio izan, aitzitik gure ondarea degradatzen eta desagertzen laguntzeko tresnak izan dira. Gure ustez, Altzak, ondarearen babesari dagokionez, beste tratamendu bat merezi eta behar du, benetako ‘Plan Berezi’ bat, gure ondarea babestu dezaketen irizpideetan eta graduazioan oinarrituta.

Hauek dira Katalogoan babesturik agertzen diren elementuak, babes handienetik gutxienera: A gradua, Parada eta Intxaurrondo-Zar baserriak; B gradua, La Asunción eta Ubako Andra Mari eliza; C gradua, Casares, Arantxuiene, Pelegriñene, Moneda, Txipres, Ubegi, eta Mendiola baserriak, eta Platako farola; D gradua, Villa Ashun (Jose Elosegi 64), Tomasene, y Altzako Udaletxea; F gradua, Boinas Usoz fabrikaren tximinia, Harria parkeko farolak eta armarria.

Altzaren historiaren lekukoen degradazioa eta desagerpena gerarazteko Plan Berezia eskatzen dugu non gutxienez multzo eta elementu hauek ere agertu beharko liratekeen:

  • 2008ko planean agertzen zirenak eta oraingo zerrendatik desagertu direnak: Berra, Plasentzia eta Gartziategi baserriak, San Martzial eliza, Kutarro, Ametzagaina, eta Almiranteren gotorlekuak, Uliako ur depositoa, eta Uliako akueduktoak.
  • Altzako kaskoa, multzo gisa eta multzoa osatzen duten elementuak: udaletxea eta udaletxearen etxaurrean zeuden plakak, San Martzial eliza, Barbotegi, Auditz/Aduriz, Aizpurutxo eta Arteaga etxeak, eta eskola zaharrak.
  • Lau-Haizeta kalean geratzen diren baserriak, San Martzial plazatik Marrus baserriraino eta Putzuetaraino: Martillun, Sius, Mirasun, Ibarburu, Kataliñene, Pelegriñene, Martiategi, Amueder, Irazuene, Txurdiñene eta Gazteluene.
  • Molinao auzune zaharra: Sasoategi, Txoko, eta hiltegia.
  • Mirakruz gaina, multzo gisa.
  • Artzaka/Arzak oinetxea eta bere armarria.
  • Miravalles eta etxaurrean duen dintela.
  • Espartxo eta etxaurrean duen zizelatutako irudia.
  • Etxe Merkeak (Colonia Mª Cristina) multzoa.
  • San Ignazio galtzadaren etxe multzoa.
  • Herrerako Renfe zubia eta apeaderoa.
  • Bidebietako Kontadores eraikinak.
  • Luzuriagako bulego eraikina.
  • Ulian dauden mugarriak, bat ur deposituaren etxean, eta bestea Atximoskogainaren tontorrean, baita Errenteriako mugan dauden beste biak ere.
  • Mirasun baserri ondoan eta Loreten dauden mugarri kilometrikoak.

Bada garaia Altzaren ondareak azken hamarkadetan ezagutu duen tai gabeko degradazioa eta desagerpena eteteko. Erantzukizuna Donostiako udalarena da eta hari dagokio behar diren erabakiak hartzea. Horrela adierazi diogu udal gobernuari aurkeztu dugun alegazioaren bitartez.

Katalogoa kontsultatzeko klik hemen (gaztelaniaz)

Etiketak:

3 iruzkin

  1. Estibaus » Altzabasoa, udal gobernua eta Murphyren legea

    [...] eta, horrela, Altzan geratzen zaigun ondareak gero eta babesa gutxiago dauka (ikusi joan den maiatzeko Estibausen) eta Herrera bezalako auzoak hiru auzotan zatituta jarraitzen [...]

  2. FERNANDO FDEZ. ETXEBERRIA

    ME GUSTARIA RECIBIR INFORMACION SOBRE EL CASERIO ESPARTXO.EN LA ACTUALIDAD Y DESDE HACE 52 AÑOS MI MUJER Y YO VIVIMOS CON NUESTRO HIJOS EN EL CITADO CASERIO.EL CITADO CASERIO HA SIDO HASTA HACE MAS O MENOS SIETE AÑOS PROPIEDAD DE MI SUEGRA JUANA ETXEBESTE IRIZAR HASTA SU VENTA PARCIAL.
    TENEMOS CURIOSIDAD POR LA SITUACION DE FUERA DE ORDENACION Y SI SE PODRIA CONTEMPLAR COMO ELEMENTO PROTEGIDO NO SOLO LA IMAGEN DE LA FACHADA, SI NO TAMBIEN UN MOJON INTERIOR QUE HAY EN EL CASERIO.
    SI ALGUIEN TIENE MAS INFORMACION HISTORICA DEL CASERIO NOS GUSTARIA RECIBIRLA.
    SALUDOS.FERNANDO.

  3. Estibaus » ‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (I)

    [...] Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu berriari. Lau urte ondoren plaka udaletxeko etxaurrera [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean