Atala: ‘Notiziak’

Topoaren 100 urte

2013, Otsailak 5

Argazkia: Tomas Paulis

Argazkia: Tomas Paulis

Lan bikaina egiten ari da Antxotarrrok Historia Mintegia ondarearen arloan. Luzuriaga, argitalpenak, dokumentazioa… Azkenak Topoa izan du protagonista. Izan ere, aurreko abenduaren 5ean ehun urte bete ziren Topoak lehen bidaia egin zuenetik eta urteurrena gogoratzeko hain gurea den trenari dedikatu diote 2013ko egutegia eta azaroan, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Gipuzkoa elkartearekin batera, erakusketa bat atondu zuten, bisitaldi gidatuekin eta hitzaldi batekin osatuta. Amaieran, erakusketa kotxeretan sartu ordez Topora igo dute eta geltokiz geltoki eramaten ari dira ahal den jende gehiena ikus dezan. Aste honetan, eta datorren 14 arte, Herrerako geltokian gelditu da eta Tomasenen bisitatzeko parada izango dugu astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00etik 20:00etara.

Urte berri, egutegi berri

2013, Urtarrilak 1

altza-egutegia-pareta-2013Aurten ere egutegi berriak argitaratu ditugu, handia paretan zintzilikatzeko eta txikia poltsikoan eramateko. Egutegi handian fondoko irudia XIX. mendeko grabatu bat da, A. Piralak egina, karlistaden kronista, eta bertan San Martzial eliza zaharra, Barbotegi eta Txapiñene etxeak ikusten dira. Argazkiak urrian aurkeztu genuen “Sarroeta-Martutene” album altzatarra liburutik hartutakoak dira. Datorren urte berria pasa duguna baino askoz hobea izan dadila. Halabiz.

Eguberriko kontzertua Aita Sierra Abesbatzaren eskutik

2012, Abenduak 24

Pello Ezkerra

aita-sierraDatorren larunbatean, hilak 29, Aita Sierra Abesbatzak Eguberriko kontzertua eskainiko du San Martzial Elizan arratsaldeko 20:15ean.

Aita Sierra abesbatza 2004ean sortu zen. Orduz geroztik entseguak Los Boskos auzoko elizan egiten ditugu, 20:00etatik 21:00 bitartean. Gure koroa Altzatarra dela kontsideratzen dugu eta bertan altzatarrak ere badaude. Gure koruak Altzan ere kontzertuak ematen ditu; adibidez, urtero Donostiako Txistulariekin batera San Martzial Elizan eta ekaineko jaien bezperan, 29an, Salbea kantatzen dugu.
Entseguak  astelehen eta ostegunetan egiten ditugu, goian esandako ordutegiarekin. Altzatar gehiago behar ditugu koruan: horretarako ez da derrigorrezkoa solfeoa jakitea, edo ahots Eder bat edukitzea edo musikan aditua izan: Nahikoa da abesteko belarria izan eta borondatea.
Eguberrietako kontzertuak bi zati izango ditu, pieza guztiak gabon kantak. Lehenengo zatian korua a cappella abestuko du eta bigarrenean organoa eta korua elkarrekin. Atsedenean organistak, Fernando Gonzalok gabonetako hiru pieza joko ditu.
Zorionak eta Urte Berri On.

‘Cuaderno de Tere’

2012, Abenduak 22

portada-cuaderno-txikia

Altzako Historia Mintegiak “Cuaderno de Tere” aurkeztu zuen joan den ostiralean Tomasenen. Koadernoak Teresa Nolasco-ren oroitzapenak biltzen ditu eta, horrekin batera, Altzako ceclavinera -edo Ceclavingo altzatarra, bata zein bestea,- honen Bodegan berrogeita hamar bat urtetan zehar eskaini dituen Extremadurako plateren iruzkin labur sorta batekin osatuta dator, baita hainbat ohar eta hiztegitxo batekin ere. .

Haren oroitzapenek ia desagerturik dagoen Goi Extremadurako landa girora garamatzate. Sukaldaritzako ohar laburrak eta hiztegitxoa bestalde, -landa giroari, sukaldaritzari eta herriko hizkerari lotuak-, haren oroitzapenek islatzen duten Lurraren barne kantuaren, familiaren eta txokoaren aldeko agerpen xume bat baino ez dira.

Hauxe da, bada, AHMren asmoa, alegia, tradizioak onetik duena berreskuratzea, sustraiekiko eta Naturarekiko errespetua adieraztea. Koaderno honen eta etor daitezkeen ondokoen bitartez, jatorriari bizkarra eman gabe eta Altzan errotuz bere bizitza eraiki duten pertsonei hitza eman nahi diegu, modu horretan komunitate bat solidarioa, anitza eta aberatsa sortuz.

Bigarren “Altzak soinu, Altzak doinu”

2012, Abenduak 14

l_kartela-kontzertua

Larunbatean, hilak 15, San Martzialen, arratsaldeko 8:00etan bigarren “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan Pasaia Musikal eskolako kantuko ikasleekin eta Oinarri abesbatzarekin.

Hona hemen zein izango den programa:

  (gehiago…)  »  

25 + 1 Gonbidapena

2012, Abenduak 5

gonbidapena

jarduerak-abendua

Irakurgaiak

2012, Azaroak 21

Iñigo Landa

Bi ikerlan interesgarriak irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehengoa Fernando Barrero Arzak bazkideak bere aitonaren gainean berreraiki duen biografia da, Gerra Zibilaren amaieran kontzentrazio eremu batean desagertu zena. “Recomposición biográfica de un caso de desaparición forzada: Andrés Barrero Rodríguez” da ikerlanaren izenburua eta orain dela bi urte Estibausen bertan aipatu genuen beste lan batekin lotura handia dauka (”Historia y tragedia de la 109ª BM en el Campo de Zaldívar (Badajoz)”.

Bigarren irakurgaia “Gipuzkoako Etxe Merkeen adibide bat: Azkoitiko San Martin auzoa” izenburukoa da, Iker Lamariano Garagarzaren Master Amaierako Lana. Azkoitiko San Martin auzoa 1911. urteko Etxe Merkeen Legearen arabera eraiki zen, Altzan Larratxo pasealekuan dagoen Maria Kristina auzunea bezala,. Monografian Altzako adibidearen ezaugarriak jasotzen dira, Gipuzkoako beste adibideena bezalaxe, eta auzo horiek eraiki ziren testuinguruaren azterketa interesgarria egiten du, gaiari buruz orain arte, batez ere Beatriz Herreras Moratinosi esker genekiena aberastuz.

“25 + 1″ Urteurrenaren oihartzuna

2012, Azaroak 14

Urtebete pasa da hogeita bosgarren urteurrenaren ospakizunetatik. Urte berezia izan zen hura, alde guztietatik begiratuta, eta bultzada ederra izan zen aurrean dauzkagun erronkei eusteko. Horrela, hilabete hauetan lanean jardun dugu eta urte amaitu aurretik egitarau trinko bat prestatu dugu lan horren erakusgarri. Garaiz jasoko duzue informazioa zehatza, baina, bitartean, bihoa oraingoz egitarauaren aurrerapen hau:

  • Ganbara erakusketa: “Egun batez Altzan…orain dela 60 urte“, Tomasene kultur etxean, abenduaren 11tik 14ra.
  • El cuaderno de Tere” liburuxkaren aurkezpena, Tomasenen, abenduaren 14an.
  • 2013. urteko egutegiaren aurkezpena, egun eta leku berean.
  • Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua, San Martzial elizan, abenduaren 15ean.
  • AltzaNatura: abenduaren 16an Marko Sierraren eskutik ibilaldia Molinao errekaren inguruetan honen balio naturalak ezagutzeko.

Erne, bada, abenduan.
Bitartean, Orereta-Oinarri abesbatzak iazko kontzertuan abestutako pieza honekin goxatzen uzten zaituztegu: Josu Elberdin pasaitarraren “Alami”.

Alami

Baso ilunean soinurik ez dago,
Baso ilunean ahul dago dena. (bis)
Hotza, hotza ta iluna.
Hotza, hotz handia.
Zarata izotzan urtu eginten da
Eta iluntasunean desagertzen da.

Paparapapapa… (bis)

Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala.
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala!

Amets egiten dut nik
Ametsak amestu
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Amets egiten dut nik
Ametsak abestuz
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira

Harmonia onean

2012, Urriak 27

Hogeita bosgarren urteurrenean irekitako ildoari jarraituz, aurten ere tinko lanean ari gara bi kontzertuen antolaketan. Honez gero, sanmartzialetan bat entzuteko aukera izan dugu, eta bestea abenduaren 15erako prestatzen ari gara. Kontzertuak pertsona eta talde askoren parte hartzeari esker eskaini daitezke, musikarien eta erakunde publiko zein herritarren inplikazioa eta elkarlanari esker, batzuk beraien lana eskuzabaltasunez emanez eta besteak halabeharrez sortzen diren gastuei aurre egiteko modua eskuratuz.

Harmoniazko eta elkarlaneko giro honetan ari garela, bidenabar, gonbidapena egin nahi dizuegu datorren asterako Casares-Tomasene kultur etxeak iragarri dituen bi kontzertuetara. Aurreko urteetan bezala Tolosako Ekinbide Etxearekin lankidetzan antolatuta daude, Tolosako Nazioarteko Topaketarekin bat eginez eta Abesbatzen Astea egitarauaren barnean.

Horri esker lehiaketan parte hartzen ari diren bi talde entzungo ahal izango ditugu:

- Azaroak 1: Quatuor Meliades (Frantzia), San Martzial parrokian, 19:30ean.

- Azaroak 2: The Latvian Voices (Letonia), San Luis parrokian, 20:00etan.

Aukera berri bat etxe ondoan lehen mailako musika zuzenean entzuteko.

l_thesca-1

Poz-pozik albumarekin

2012, Urriak 10

Pasa den ostiralean “Sarroeta-Martutene txuri-beltzez” liburuaren aurkezpena egin genuen giro ezin hobean. Hasieran, istripuz hildako Odei gaztearekin gogoratu eta bere familiari bildutakoen elkartasuna adierazi zitzaion. Ondoren, liburuaren prestaketan lan egin dutenen ordezkariek hitz egin zuten eta argazki-aurkezpen bat ikusi genuen. Argazkiek oroimena astindu zuten eta baita hitz egiteko parada ere eskaini zuten. Hizketaldian argazki zaharrak eta anekdotak biltzen jarraitzeko intentzioa azaldu zen, eta horretarako hitzordua jarri zen gaurko, eta jarraipena izango duela espero dugu.

Gure aldetik ere jarraitzeko asmoa dugu eta aurki itzuliko gara Sarruetan aurkitu dugun argazkilari baten inguruan hitz egiteko. Izan ere, Aingelu-goia baserrian Francisco Armendarizen argazkiekin egin dugu topo, eta bere lanak liluratu gaitu. Liburuan haren sei argazki erakutsi ditugu, Dolores Armendarizek utziak, seiak ederrak.

Poz-pozik gaude albumarekin eta honek izango duen jarraipenarekin.

Francisco Armendariz, 1960

Francisco Armendariz, 1960

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean