Atala: ‘Notiziak’

Euskaraldia gure artean

2018, Azaroak 23

euskaraldia

Argazki erakusketa Garberan

2018, Urriak 26

l10669

Garbera (Francisco Armendáriz)

Datorren urriaren 31tik azaroaren 17ra arte, Garbera merkatal zentroarekin batera prestatu dugun Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da. Erakusketa korridorean egongo da kokatuta, haur parkearen ondoan. Hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean…  gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu.   (gehiago…)  »  

Donostiako III. Boilur Azoka

2018, Ekainak 14

iii-boilur-azoka-kartela

Euskal Giroa Elkartea

Datorren igandean, ekainak 17, Donostiako III. Boilur Azoka ospatuko da Herreran, goizeko 10:30etik 15:00ak arte. Azokan gazta, olioa, perretxikoak,  gatza, arroza, boilurrari buruzko liburuak eta abar aurkituko ditu bisitariak. Aldi berean, Donostiako boilurrez ondutako II. Gazta Txapelketa ospatuko da. Azokan parte hartuko duten ekoizleak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Iparraide, Burgos. Rioja, Teruel, Huesca, Soria, Zamora, eta Landetatik etorriko dira. Antolatzailea Euskal Giroa Elkartea da, Herrera K.E. eta Herrerako Jai Batzordearen babesarekin.   (gehiago…)  »  

Altzako XVIII. Bertso Aroa

2018, Apirilak 13

img-20180327-wa0002

Iñaki Lertxundi

Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!

Datozen jarduerak

2018, Martxoak 23

MirakruzJarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:

  • Apirilak 21: La Asunción (Mirakruz) komentua barrutik ezagutzeko bisita. Goizeko 10:00etan sarrera nagusian. Ordubeteko bisita mojen eskutik. Bisitari kopuru mugatua. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena 649 496 607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz.
  • Apirilak 26: +55  Altzatik abiatutako ibilbideak: Casares-Molinao-Txipres-Kutarro-Bizarain-Garbera. Irteera Casares Kultur Etxetik 09:00etan.
  • Maiatzak 5-20: Altzako VI. Naturaldia.
  • Maiatzak 5: Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik. Marko Sierrak gidatuta. Mendian ibiltzeko prestatua joan behar da. Irteera Casaresetik 08:00etan partaideen autoetan. Maiatzaren 2a baino lehen izena eman behar da AHMren telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez.
  • Ekainak 16: Txingurri hor dago! Destapando Txingurri. Ura mintzagai hartuz paseo bat Herreran barrena bizilagunen eskutik. Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores-Gazteriakin elkar lanean. Izena eman 943 45 35 26 telefonoan edo  cristinaenea@donostia.eus helbidean.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.

altzabasoa-elurpean-20180107

Altzabasoa (Marko Sierra, 2018-01-07)

Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen

2018, Otsailak 21

claudio-egana-1Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua.   (gehiago…)  »  

“La plaza de la Música. Historias de amianto” dokumentalaren emanaldia

2018, Otsailak 4

la-plaza-de-la-musica

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma

Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.

Herrerako Euskal Giroaren Mus Txapelketa

2018, Urtarrilak 25

mus-txapelketa

Euskal Giroa elkartea

Datorren otsailaren 5ean amaituko da Herrerako Euskal Giroa elkartearen Mus Txapelketan izena emateko epea. Zortzi erregetara jokatuko den XXXIV. edizio hau otsailaren 12an hasiko da.

Gizonezko zein emakumezko mus zaleak biltzeko aukera paregabe bat da eta elkarteetan musaren inguruan sortzen den giro bikainaz gozatzeaz gain sailkatutako lau bikoteentzat sariak ere egongo dira, 400, 200, 100 eta 50 eurokoak, gehi oroigarriak eta Txapelketa amaierako afariak.

Informazio gehiago behar izanez gero, telefono hauetara deitu: 618 355 759 (Aurelio), 611 300 694 (Peio)  eta  606 454 616 (Pako).

Zorionak Altza! Lortu dugu!

2017, Abenduak 13

do2qgtrxuaauwnc-large

Altza Hadi batzordea

Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.

Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.

Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera,  Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!

Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.

Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko.   (gehiago…)  »  

Altza 2018 egutegia

2017, Abenduak 10

tomaseneBidean dago 2018 urterako egutegia eta datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dugu Tomasenen.

Egutegiaren eta saioaren nondik norakoak aurkezpen egunerako gordeko ditugu, baina zuen artean begiluzerik baldin badago gonbidapen honekin batera doan argazkia lagungarria gertatuko zaio.

Urtero bezala, egutegi handia eta txikia egongo dira eta doan banatuko dira aurkezpen egunean, olentzeroetan, Casaresen, eta egutegia argitaratzen laguntzen dutenen bitartez: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.

Urte berri on!

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean