Topoaren 100 urte
Lan bikaina egiten ari da Antxotarrrok Historia Mintegia ondarearen arloan. Luzuriaga, argitalpenak, dokumentazioa… Azkenak Topoa izan du protagonista. Izan ere, aurreko abenduaren 5ean ehun urte bete ziren Topoak lehen bidaia egin zuenetik eta urteurrena gogoratzeko hain gurea den trenari dedikatu diote 2013ko egutegia eta azaroan, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Gipuzkoa elkartearekin batera, erakusketa bat atondu zuten, bisitaldi gidatuekin eta hitzaldi batekin osatuta. Amaieran, erakusketa kotxeretan sartu ordez Topora igo dute eta geltokiz geltoki eramaten ari dira ahal den jende gehiena ikus dezan. Aste honetan, eta datorren 14 arte, Herrerako geltokian gelditu da eta Tomasenen bisitatzeko parada izango dugu astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00etik 20:00etara.