Altzako Historia Mintegiaren iritzia, Pasaiako Udalak mugaren inguruan planteatu duen gatazkari buruz
Pasaiako Udalak, hiribilduaren sorreraren berrehungarren urteurrena dela-eta, kanpaina bat burutu zuen joan den ekainean Pasaiako udal-barrutiak hartu beharko lukeena “itzultzearen” alde. Haren ustez, udal-barruti horrek Altza udalerria zenaren udal-barrutiaren zati handi bat hartuko luke.
Altzako Historia Mintegia, —Altzako komunitatearen eta haren ondarearen iraganaz, orainaz eta etorkizunetaz arduratzen den elkartea— momentu horretan isilik geratu zen, argitaratzeko baitzegoen Pasaiako udalak erabili behar zituen argudioak azalduko zituen liburua. Liburu hori, udalak editatua eta Aranzadiren babesa duen David Zapirain historialariak idatzia, Pasaiako lau barrutietan aurkeztua izan zen ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, eta auzokideen artean doan banatua. (gehiago…) »