Plan Orokorra berrikusteko asmoaren aurrean
ALTZA XXI Herri Ekimena, Elkartasuna Altzako Auzo Elkartea, Herripe Herrerako Auzo Elkartea, INTXAURDI, INTXAURRONDO BERRI Emakumeen Elkartea, IZBE Intxaurrondoko Auzo Elkartea, LODABE (Lorete, Darieta, Berra) Auzo Elkartea, Oleta Auzo Elkartea, Osteguna Larratxoko Auzo Elkartea, Plazandreok, Showtime Elkartea
DONOSTIAKO PLAN OROKORRA: herritarren partaidetza informatua, plurala, kolektiboa, ez baldintzatua, denboran eskuzabala eta elkarteen aldez aurreko lanak errespetatuko dituena aldarrikatzen dugu.
Donostiako Udalak duela hilabete batzuk iragarri zuen 2010eko Plan Orokorra berrikusteko asmoa duela. Martxoan talde idazlearen aurkezpena egin zen eta asmo handiko proiektu moderno bati buruz hitz egin zen. Horrelako hirigintza plan guztiek bezala, formulazio erabakiarekin batera, Herritarren Partaidetzako Programa aurkeztu zen, legeak hala agintzen duelako. (gehiago…) »